Nafarroan gobernu aldaketa eskura dago, Noticias-en inkestaren arabera

not


Nafarroan indar abertzaleen gorakada nabarmena iragarri du Noticias taldearentzako Gizaker etxeak egindako inkestak. EH Bilduk 4 ordezkari irabaziko lituzke, eta 2 Geroa Baik. Bien artean 21 lituzkete, gaur baino 6 gehiago. Ezkerraren 4 eserlekuekin batera UPN-PSN-PP hirukote kontserbadorea berdinduko lukete, 25na .

Atzo CiUk jipoia jaso zuen El Periodico-ren inkestarekin, eta gaur UPNri heldu zaio Nafarroan. Ustelkeria kasuek eta ETAren biolentziaren etenak, Nafarroako jauntxo politikoen gainbehera ekarri dezake. Hori argitaratu du gaur Noticias de Navarrak: “Vuelco por el cambio en Navarra”.  Editoriala: “Sorpasso por el cambio en Navarra”.

nafarroa13 zenbakiak

Herritarren botoak indar abertzaleak indartuko lituzke, EH Bilduri 11 ordezkari eskainiz (+4) eta Geroa Bairi 10 (+2). Ezkerrak ere ordezkari bat irabaziko luke. Hiru indarrek bat egiteko nahikoa gaitasun balute, gobernu berria osatzeko gai izan litezke.

Yolanda Barcinaren alderdi erregionalistak, xahutze ekonomikoen kasuak zigortuta, 4 ordezkari galduko lituzke. Halere, lehenbiziko indarra litzateke 15 ordezkarirekin (-4). PSNk 2011an galdutako hiru eserlekuei beste bat kendu behar lieke, 8 lituzke. PPk 4tik 2ra izango luke galera.

Bozak 2015era arte egin behar ez badira ere, Gizaker etxearen inkestaren arabera, nafarren %62k hauteskundeak berehala nahi ditu.

nafarroa aldaketa

 

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra