Nafarroako udako abestiaren protagonistak: Yolanda Barcina eta Jose Iribas
Nafarroako gobernuaren mozketek protesta jendetsuak eragin ditu azken asteetan, hezkuntza sektoreko mozketen aurka, besteak beste. Manifestazioetatik haratago, Barcina vete ya! Iribas kanpora! letra udako abesti izateko hautagai egin dute Iruñean, protesta ikuskarazteko. Berez bideoa ez da kanta bat, dozena bat abestiren moldaketa multzoa baizik, nahiz eta Barcina vete ya! Iribas kanpora! leloak duen doinu ezagunena.
Yolanda Barcina gobernuko presidentea eta Jose Iribas hezkuntza sailburua ditu protagonista. Kantatzen duen herri bat ez dela inoiz hilko zioen Fermin Mugururak. Nafarroan, egoera ekonomikoaren gordintzea eta langabeziaren igoeraren gainetik, abesteari ekin diote protesta ikusgarri egiteko.