Nafarroako Gobernuak onartu aurrekontuak aski ezak dira

Euskarabideak bere aurrekontuetan murrizketa izan du, 160.000 eurokoa, hain zuzen ere. Hala ere, azpimarratzekoa da Euskarabideak berak xahutzen dituela bere aurrekontuan dauden euro guztien bi heren. Beraz, esan liteke euskararen aldeko partidaren alderik handiena Administrazioak berak gastatzen duela. Euskalgintzaren eskuetara 986.982 euro iristen da eta Euskarabidearen aurrekontua 3.030.428 eurokoa da. Kontseiluak egin duen azterketaren emaitzek azaltzen dutenez, “Euskalgintzari zuzendutako diru-sail gehienak izoztu egin dituzte, beraz, KPIa aplikatu ez den neurrian erosmena galtzen dute Euskalgintzako eragileek”, azaldu du Bilbaok. Hala ere, izozte horiek ez dira leku guztietan gertatzen. Atzerriko hizkuntzak hedatzeari begirako partidak handitu egiten dira eta gainera Euskalgintzari eskaintzen zaizkionak baino handiagoak dira:

Atzerriko hizkuntzei begirakoa:

421002 Lenguas extranjeras 1.629.800,00 €

Formación del profesorado en lenguas extranjeras. 356.700,00 €

Cursos para la mejora del uso de lenguas extranjeras. 678.500,00 €

Cursos para alumnos de Secundaria y bachillerato 220.000,00 €

Ayudas para la formación del profesorado en el extranjero. 98.000,00 €  

 

Euskarari begirakoa:

Formación del profesorado en vascuence 38.000,00 €

Programas de uso del vascuence 55.750,00 €

Actividades de promoción del vascuence 56.136,00 €

Consejo navarro del Euskara 5.000,00 €

Campañas de la lengua vasca 70.000,00 €

Publicaciones sociolingüísticas educativas 4.000,00 €

Programa de ayudas sobre el vascuence a ayuntamientos y concejos 163.601,00 €

Programas sobre el vascuence en medios de comunicación social 230.000,00 €

Promoción de iniciativas culturales en vascuence 30.000,00 €

Vascuence en las tecnologias de la información y comunicación 5.000,00 €

Mediateca del Vascuence 1.000,00 €

Terminología lingüística 8.000,00 €

Acuerdo con Euskaltzaindia 149.000,00 €

Gau eskolak 394.381,00 €

Toponimia de Navarra 5.268,00 €  

Guztira: 1.215.136,00 €  

 

“Kontseiluak egoera horren aurrean bere kritikarik sendoena egin nahi du eta dei egin nahi die norbanakoei euskararen aldeko konpromiso zehatzak hartzeko euskara ikasiz eta erabiliz, gizarte eragileei, traba guztien gainetik gizarte espazioak euskalduntzen ahalegina egin dezaten eta azkenik mota guztietako instituzioei egoera hau gainditzeko eta hizkuntza-politika berri eta eragingarria abian jartzeko”, esan du idazkari nagusiak, “Euskaraz bizitzeko dugun nahia ez dute politika zital honekin geldiaraziko”.

Iruñea, maiatzean egindako manifestazioa

Irudia | Iruñea, maiatzean egindako manifestazioa | kontseilua | Creative Commons By SA
aurrekontuak, euskara, kontseilua, nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude