Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari behingoz lizentzia emateko sinadura bilketan ari dira
Euskalerria Irratiak, Iruñerriko irrati euskaldunak, 25 urte bete ditu lizentziarik gabe emititzen. Behingoz Nafarroako Gobernuak, Europako Kontseiluak esan berri bezala, lizentzia emateko eskatuko diete, beste behin. Oraingoan, sinadura bilketa jarri da abian Change webgunetik; gobernuari helaraziko diote eskaera.
Koldo Martinez Urionabarrenetxea (@komaur) Euskara Kultur Elkargoko presidente eta Geroa Bai koalizioko Zabaltzen independenteen taldeko bozeramaileak jarri du abian eskaera. 1.000 sinaduratik gora ditu dagoeneko, eta 2.500era heltzean Gobernuari helaraziko diote oharra.
Koldo Martinezek azaldu duenez, “Gobernuak ez du garbi jokatu” egindako lizentzia banaketetan, orain arte Euskalerria irratia baztertuz. Gainera, Europako Kontseiluak Nafarroako Gobernuarei eginiko gomendioa aintzat hartzeko beharraz oharatarazi dio.
Aurretik Euskalerria irratiak hainbat saiakera egin ditu Nafarroako Gobernua presionatu eta lizentzia eskaerari men egiteko, azkena Iruñeko udalbatzak eginiko eskaera.
Euskalerria Irratiak lizentzia eskuratzeko hemen sinatu.
RT @zuzeu: Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari behingoz lizentzia emateko sinadura bilketan ari dira @fm914 http://t.co/Eh2vzcom
@zuzeu @fm914 Milesker bihotzez!

Ez dago idazkia euskaraz sinatzerik??? Badakigu Nafar Gobernu erdaldunari bidaltzen zaiola….baina horrek ez du kentzen euskaldun gisa eta gure hizkuntza eskubideei jarraiki, euskarazko testua sinatua ahal izateko. Akaso haien pare jarri nahi al dugu?
Orain euskaraz ere badagoela ikusi dut baina ez osorik….mesedez euskarari lehentasuna eskatuko diogu Nafar Gobernuari noski, baina geure buruari ere exigitu beharko!!!
Aurrera Euskalerria Irratia!!!
RT @zuzeu: Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari behingoz lizentzia emateko sinadura bilketan ari dira @fm914 http://t.co/Eh2vzcom