Nafarroako gobernua euskararen aurka buru belarri
Administrazioko langileen artean euskararen aldeko jarrerak sustatzea zen ekimen honen xedea. Inor behartu gabe, funtzionarioen artean sentiberatze kanpaina positibo eta aktiboa burutu nahi zuten. Euren burua euskalduntzat agertzeko materiala banatzeko asmoa zuten, eta bakoitzaren euskara mailaren arabera, zerbitzu publikoetan euskara erabiltzeko argibideak eta urratsak bideratzekoa.
Baina Nafarroako gobernuko hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalanek, materiala ez banatzea erabaki du.
Kanpaina osoa prest zegoenean bota du atzera Catalanek. Eginiko inbertsio eta esfortzuek ez dute argirik ikusiko, beste behin. Badirudi Nafarroako gobernuak euskararen aurkako gurutzadan ez duela geldialdirik egiteko asmorik.
Lotsagarria, beste behin ere.