Goya sarietako laburmetrai sarituak

1) Fikziozko laburmetrai onena: Mateo Gilen Dime que yo lanak irabazi du sail honetako saria. 8 minutuko lan honetan, bikoteen jukutriak hartzen ditu adibidetzat. Mateo Gil gidoilari sonatua da, eta besteak beste, Alejandro Amenabarren gidoilari laguntzailea da. Hemen bere filma.

2) Animaziozko laburmetrai onena: The Lady and the reaper (La dama yla muerte) izeneko film labur animatu hau saritu dute Goya sarietan. Oscarretarako hautagaien artean dago bere sailean. Kandor Moon ekoiztetxearen lana da. Aho zabalik utzi ditu hainbat festibaletako epaimahai. Teknika aldetik bikaina da.

http://www.youtube.com/watch?v=3dt47iqLBfU

Goya sarietan aipatutako laburmetrai onenak

Irudia | Goya sarietan aipatutako laburmetrai onenak | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.