Nafarroako aurre-matrikulazio datuen inguruan Kontseiluaren iritzia
2010eko maiatzean Kontseiluak antolatutako manifestazioaren harira Nafarroako euskalgintzan sortutako dinamika eta giroaren testuinguruan kokatu behar dugu oraingo ekimena ere. Norabide berean lan egiteak emaitzak ematen dituenaren adierazle da ekimen hau ere.
Bat eginda, lortu dezakegu euskararen normalizazioan urratsak ematea. D ereduaren alde egin duten gurasoek, euren seme-alabak euskaraz bizi nahi dutela adierazi dute aurre-matrikulazioaren bitartez. Asko gara euskaraz bizi nahi dugunok. Kontseiluak D ereduan matrikulatzeko egindako bideoan adierazi bezala, Nafarroako gurasoek hiru bat baino hobe dela ikusi dute eta euren seme-alabak euskalduntzearen alde egin dute eta ez dute jauzi Nafarroako gobernuak zabaldutako iruzurrarekin bat egin. Are gehiago ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko eredua D eredua dela ikusi dute eta horren aldeko hautua egin dute.