Nafarroa Oinezean gertatutako ustezko sexu erasoaren inguruko prentsa oharra

2015eko Nafarroa Oinezean gertatutako ustezko sexu erasoaren inguruko prentsa oharra

.

Ikastolok joan den igandean Baztanen ospatutako Nafarroa Oinez jaian jazotako ustezko eraso sexuala dela eta, gogor eta indar guztiarekin salatzen eta gaitzesten dugu ekintza, bere horretan indar guztiz salatzekoa izateaz gainera, guk bultzatzen dugun gizarte ereduaren, gure ikasleei, gure seme-alabei ematen diegun hezkuntza ereduaren guztiz kontrako ekintza ere badelako. Atsekabetuta, harrituta eta haserre gaude. Ikastolen jaien historian zehar lehendabizikoz egin behar izan diogu aurre halako egoerari.

Jaiaren antolakuntzak urtero auto babes plan zorrotza sortzen duela jakinarazi nahi dugu eta beronen baitan jardun zela gertaeraren berri izan zen une beretik. Foruzaingoak hartu zituen bere gain zegozkion ardurak eta kasu hauetarako ezarrita duen protokoloa abiarazi zuen; une honetan gertaera nola burutu zen ikertzen ari da. Ildo honetatik Foruzaingoak erantzuna ematerakoan erakutsi zuen azkartasuna eskertu nahi dugu baita jaiaren antolakuntza laguntzeko erakutsi zuen jarrera ere.

Gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diegu gertaerak eragin ahal dituen biktimei. Une honetan euren osatzeak eta hala izan dadin behar duten laguntza guztia jaso dezaten da gure lehentasuna.

Gizartearen aldaketa handia eman behar dela uste dugu, non eraso sexistak kartzelarekin zigortu ahal baitiren arren, oraintsu arte eta oraindik ere onartu egiten diren, edo benetan duten garrantzia kentzen zaien, are gehiago jai giroko momentuetan gertatzen direnean.

Hain zuzen ere, azken urteetan lan handia egin da ikastoletan gure jaiak parekideak izan daitezen bultzatzeko, eraso sexistarik ez onartzeko, eta, emango balira, haiei aurre egiteko eta salatzeko. Horretan sakontzea dagokigu eta sakonduko dugu, uste baitugu hori dela ikastolok gai honetan gizarteari egin diezaiokegun ekarpen garrantzitsua.

.

Josu Reparaz Leiza

NIEko Zuzendaria
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroa Oinezean gertatutako ustezko sexu erasoaren inguruko prentsa oharra

artikulu interesgarriak ...

10 pentsamendu “Nafarroa Oinezean gertatutako ustezko sexu erasoaren inguruko prentsa oharra”-ri buruz

  • Ikastolen aldeko jaia jada mozkorren jaia bilakatu da,benetan lotsagarria.

  • Oinez bezalako jaiek aspaldian ihes egin digute eskuetatik gurasoi eta hausnarketa sakon bat egin beharko dugu: egokia al da, dirua lortzeko, gure seme-alabei eredu hori erakustea? Hau da, makroparrandako egun bat non dena zilegi ematen baitu euskararen aitzakiarekin.
    Joan den igandean, Elizondon, 4. gunearen espektakuloa tristea zen: makroboteiloi bat, gazte pila mozkortuta eta hori bai, gehienek erderaz oso gustura!

  • Erabat ados, eta ez da soilik ikastolen jaietara mugatzen den kontu bat.
    Ezker Abertzalea hein handi batean garagardoa eta kalimotxoa salduz finantzatzen da, alegia, bere oinarri soziala alkoholizatuz. Erraza da gero “babosorik ez” bezalako pankartaz eta pegataz betetzea txoznen ingurua, baina denok dakigu alkohola eta drogak daudela zenbait jokabide arbuiagarriren atzean, eta hortan badu zer-esan herria pozoitzetik dirua ateratzen dutenek

    • Aspertuz Hil 2015-10-20 20:39

      Hiltzen hil-ek abilezia ikaragarria du artikuloaren funtsetik bere betiko diskurtsora jotzeko: Ezker abertzalearen aurkako kritika edo gizarte tradizionalaren defensa ( emakumeen inguruko txorakeriak…) Fijatu zaitezte, beti lehenetarikoa iruzkina idazten, zertarako? Orain guztiak bere hipokresiaren inguruan erantzuteko, ezker abertzalea eta drogak bihurtu nahiean solasaldia. Ez ba, Oinezez, jai herrikoiez eta aisialdiaz, gazteriaz…. ari gara! Gero esateko ez daudela friki euskaldunak, egun osoa pantallan itxututa. Aio

      • Nik diodana zer-ikusi zuzena du afera honekin eta begi bistakoa da (festa herrikoiak, txoznak, pintxo-pote, gaztetxeak, herrikotabernak… zer dira ba, azken batean?), baina zuk nahiago duzu ni zure era gustokoenera imaginatu, zure ego mierda hori elikatzeko ezta? Segi ba, nola imaginatzen nauzu? Zabor poltsa moduko gorputz batekin, burusoil, bakarti eta amargatua? Malen Aldalurrek jakingo balu nor dagoen Hiltzen Hilen atzean kuleroak galduko lituzke jajaja

        • Ez dakit, iruditzen zait gaur egungo gizarte honetan edozein berri txar jasotzean, gauzak bere onetik ateratzen ditugula. Honek ez du esan nahi, berri honek min ematen ez didanik eta larria ez denik. Horrelako kasuetan gizarteak bi norabideetan jotzen du: lehena gertakariaren zergatia eta bere erantzuleak bilatzera (alkohola, drogak, matxismoa, kontsumo eredua, jai eredua….) eta bigarrenik lege aldaketen, segurtasun arazo eta holakoei erantzutera. Ni gaztea nintzenean uste dut nahiko desfasatzen nuela eta ez dut esango orain okerragoa denik,
          Bukatzeko, zergatik sartu duzu Malen Aldalur zure kontuetan? Errespetu falta iruditzen zait, zure argudioari ez dio mesederik egiten.

    • Alkola ta droga? Orduan zergatik mozkortzen diran guztiak edo drogatzen diran guztiak ez dute sexu erasorik egiten? Ezin da moderazioarekin edan? Mozkortzen diran guztiak bere gorputzaren kontrola galtzen dute ta depredadore sexualak bihurtzen dira?
      Orain garagardoa edatearen alde bazaude , ezin zara pankarta baten atzean egon eraso sexistak gerta ez daitezen eskatzen? Taberna bat baduzu ere ez?Jaietan ezin zara edatearen alde egon? Batzuen paranoia ezker abertzalearekin izugarria da.

      Nafarroa oinez eskuetatik ihes egin digula? Ez dut kontrakorik erraten baina ze jaitan ez da alkohola edaten? Helduak zer egiten dute jaietan? Jai orotan. Zer irakasten diegu umeei? Jende kopuru antzekoa joango zan edatea debekatua egongo bazan?

      Nura joan zaitezke dirudik gabe dibertitzera? Nora joan daitezke gazteak dirurik gabe dibertitzera? Ze egin daiteke gaur egun diru gabe? Nola irakasten diegu gazteei ondo pasatzen? Alkohola erruduna? Ez dut uste.
      Ta gaizki iruditzen zait 16 urteko nerabeak edatea, ta gaizki iruditzen zait hori baimentzea, baina errua alkola duela esatea simpleegia iruditzen zait.
      Ta jada ezker abertzaleak errua duela..

      • Gauza da gazte askok ez dakitela alkohola neurritasunez edaten, eta frogatuta dago alkoholaren menpe dauden pertsonek jarrera txarra eduki ditzaketela. Ez duzu inoiz jarrera bortitza duen edo molestatzen duen mozkorren bat ikusi? Orain dela urte batzuk Araba Euskaraz batean ez dakit zenbat koma etiliko egon ziren gaztetxoen artean, benetan egoera lotsagarria.

  • Galdera bat: ez al luke izan behar “Nafarroa OinezEN”, “Nafarroa OinezEAN” beharrean?