Nafarroa Oinez-en ondoren, elkartasunerako deia egin du Argia Ikastolak

Nafarroa Oinez-en ondoren, elkartasunerako deia –

Nafarroa Oinez-en ondoren, elkartasunerako deia egin du Argia Ikastolak.

ELKARTASUNERAKO DEIA EGIN DU ARGIA IKASTOLAK

.

Espero baino euskaltzale gutxiago hurbildu ziren Tuterara, eta arratsaldeko euriak egoera okerragotu zuen.

Laguntza behar dute zorrak kitatzeko eta ikastolaren eraikina egungo beharretara egokitzeko.

Laguntza Argia Ikastolaren webguneko ibilbide birtualaren bidez eman daitekeela azaldu du Argiñe Korta zuzendariak.

Nafarroa Oinez-erako finkatu zituzten helburuak bete ez zirela eta, elkartasun deia luzatu du Euskalerria Irratian Argiñe Kortak, Argia Ikastolako zuzendariak. “Eguraldiak ez zigun lagundu eta espero baino jende gutxiago gerturatu zen Tuterara”, azaldu du Metropoli Forala saioan.

Balantze tristea, goibela, egin du Argiñe Kortak atzo Nafarroa Oinezaren gainean. Tuterako ikastolako zuzendariak, festara gerturatutako guztiei esker ona azalduta, zituzten aurreikuspenak ez zirela bete onartu egin du. “Festa ongi joan zen, ekitaldi guztiak egin genituen eta bertaratutako jendea gustura egon zen” azaldu du Kortak “1.000 bolondresen lana ere aipatu behar dugu, egun guztian lanean ibili baitziren”.

Aurreikuspenak ez beteta, laguntza deia luzatu du Argia ikastolak, diru zorrak ez pilatzeko. Elkartasunerako beren web gunean, ibilbide birtuala egiteko aukera badago, kilometro birtualak erosiz, zonalde ez euskalduneko Tuterako Argia ikastola laguntzeko aukera dugu euskaltzaleok.

Laguntza emateko, kontru korronteak ere erabil daitezke:

Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552

Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 0183 6324

Caixabank ES52 2100 3695 1322 1015 8880

Euskalerria Irratia

euskalerriairratia.eus/nafarroa/argine-korta-oinez-2019-balorazioa

Nafarroa Oinez-en ondoren, elkartasunerako deia egin du Argia Ikastolak.

Administrazioan Euskaraz Taldea