“Nafarroa batua, nola?” mahaingurua Baigorrin
Nafarroa batua, nola? mahaingurua Baigorrin
Beñat Arrabit (PNB), Daniel Olzomendi (EHBai) eta Alice Leizagezahar (Les Verts) baxenabartarrak eta Adolfo Araiz (EHBildu), Izaskun Goñi (Geroa Bai) eta Eduardo Santos Itoiz (Podemos) mintzatuko dira, Basaizeak eta Irulegiko Irratiak antolaturik,
Nafarroaren Eguna hurbiltzen ari zaukula eta, Basaizea Kultur Batasunak eta Irulegiko Irratiak, mahai inguru bat antolatzen dute heldu den apirilaren 1ean Baigorriko Bil Etxea Gelan, “Nafarroa Bakarrerantz, nola?” izenburupean, Baxenabarreko eta Nafarroa Garaiko politikariekin.
Duela kasik 40 urte Baigorrin Nafarroaren Eguna ospatzen hasi zenetik, lehen helburuetarik bat izan da beti, Izpegiko bi hegietako nafartarrak biltzea, eta mugen gainetik harremanak azkartzea. Haatik, maleruski, bi Nafarroen arteko harreman horiek, ardura elkartruke puntual eta folklorikoetan gelditu dira; sakontzeko aukerarik gabe.
Azken denboretan, hemen eta han politika mailan eman diren aldaketek, balirudike, parada emaiten dutela, Izpegiko bi aldeetako nafartarren artean zinezko hurbilketa bat izan dadin. Sakonagoa, eta kulturaz gain, ekonomia eta sozial arloa ere hunkitzen ahal lituzkeena. Baina zer egiten ahal da arlo guzti horietan?
Apirilaren 1ean, 20:00etan hasita Baigorriko Bil Etxean izanen den mahain-inguruan, galdera horri ihardesten entseatuko gira; orai arte egina izan dena gogoratzearekin batera.
Hortarako, gaur egun ardurak dituzten sei politikari gomitatu ditugu. Hiru baxenabartar eta hiru hegoaldeko nafartar.
Beñat Arrabit, Baigorri-Garazi herri elkargoko presidenta eta PNBko kidea,
Daniel Olzomendi, Izurako auzapeza, Udalbiltzako Lehendakariorde izana eta EHBai-eko kidea
Alice Leizagezahar, Akitania Eskualdeko kontseilaria eta Les Verts-eko kidea.
Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko lehendakariordetzako gabineteburua, Geroa Bai-eko kidea.
Adolfo Araiz, Nafarroako Parlamentuan EHBildu-ko bozemalea.
Eduardo Santos Itoiz, Nafarroako Podemos-Ahal dugu-ko parlamentaria.
Mahain ingurua, bi aldeetako nafartarrak biltzen gaituen hizkuntzan burutuko da: euskaraz. Eta Irulegiko Irratiko kazetari Jojo Bidart-ek gidatuko du. Haatik, itzulpena ziurtatua izanen da.
Elkar ezagutza egitearekin batera, alde bietako nafartarrentzat onuragarriak izanen diren harremanak azkartzeko lehen urratsa izan nahi luke debateak.
Hurrengo hitzordua, Nafarroaren Eguna izanen da. Apirilaren 24an iraganen dena.
Nafarroa batua, nola? mahaingurua Baigorrin
Nola? Ze antzerki klase da hau?
Hizlari guztiek partizioarekin bat egiten dute: Verts Fance, Podemos España, hiru erritmo, hiru erabakitze esparru, Herri Elkargoa, lehendakari,..
Eta gainontzeko nafarrak non daude? Gipuzkoarrak, Zuberotarrak, Arabarrak, Lapurtarrak, Bizkaitarrak… haiek ere ez al dira nafarrak? Zein pentsamolde arraroa zuena! Gera zaitezte zuen Nafarroa txikitu eta zatituarekin, beste batzuek Nafarroa Osoaren alde borrokatzen jarraitzen dugun bitartean.
Ez dakit aurreko bi iruzkinek auzo lotsa edo amorrua ematen didaten.
Lehenak, mahaingurua egitea bera gauza negatibotzat jotzen du. Itxuraz, iritzi ezberdinetakoak gai baten bueltan bildu, eztabaida piztu eta adostasun batera begira jartzea gauza txarra da. Hemen, mahainguruak aurretik hizlariekin erabat ados daudenentzat egiten dira soilik antza. Ah, eta ezker abertzalea partizionista omen da gainera.
Bigarrenak, Nafarroari buruz hitz egiteko, Baxe Nafarroako herri batean, Nafarrak bildu izana leporatzen die. Traizioa egiteaz Nafarroaz kanpoko nafarrei. Akojonantea.
Horrelako “bidelagunekin” ni ez noa inora. Ez naiz eta inora helduko.
Hor ez dago eztabaidarik; denek onartzen dute okupazio eta zatiketa egoera.
Gaia Nafarroaren batasuna baldin bada zer dela eta alderdi frantsesak eta espainolak eraman? Holkaustoari buruz naziak gonbidatu? Arrazakeriariaren aurka nola egin eta arrazistak gonbidatu? …eta gogorrena nafarroaren batasunaren alde ari den inor ez izatea hizlarien artean.
Etsai eta bidelagun?
Garbi dago antolatzaileen hautua.