Gazte hauekin gustura lokaztuko naiz neu ere!

Gazte hauekin gustura lokaztuko naiz neu ere!

Gazte hauekin gustura lokaztuko naiz neu ere! Bakarren bati nostalgia sartuko zaio akaso gazte topaketen irudiak ikustean. Gazte denboran Rock kontzertuetan izerdituta, kalimotxo litroak besapean lagunekin botatako festak gogoan. Beste batzuk aldiz, lehen aldiz gozatuko dute aurten Gazte Danbadaz: hitzaldiez, ikastaroez, jendeaz, juergaz, kontzertuez, giroaz eta zorte pixka batekin (ados, askorekin) eguraldiaz ere bai.

Gazte hauekin gustura lokaztuko naiz neu ere!Gazteak ikuspegi kritikorik ez dutela uste dutenentzat, antolatzeko gaitasun gutxi dutela pentsatzen dutenentzat, jakin-minik gabeak direla inork pentsatzen badu, ez du asteburuan Laudiora hurbildu besterik. Gazteak gai baitira entretenimendua eta parranda alboratu gabe formakuntzari dagokionean ezin egitarau anitz eta ederragoa prestatzeko.

Eta bestela, ikusi besterik ez dago. Hitzaldiak egongo dira gazte botereaz, burujabetzaz, Euskal Estatuaren eraikuntzaz, independentziaz, internazionalismoaz, elikadura burujabetzak, prekarietateaz, komunikazioaz, drogaz… Ikastaroei dagokionez zer esanik ez; zirku ikastaroa, josten ikasteko saioa, xamurtasun tailerra, antzerkia, tratu onak, sormen kolektiboa… Eta noski nola ez, kontzertuak.

Ostiralean hasi eta igandea bitarte egongo dira Laudion, eztabaidatzen, entzuten, parte hartzen, ikasten eta gozatzen Ernaik eta Aitzinak antolatutako Gazte Danbadan. “Esna harrapa gaitzala” lemapean bestelako herri baten aldeko borroka hauspotzea dute helburu.

Egitaraua eta informazio gehigarria hemen.

Gazte hauekin gustura lokaztuko naiz neu ere!

2 pentsamendu “Gazte hauekin gustura lokaztuko naiz neu ere!”-ri buruz

  • euskaldun bat 2016-03-25 12:39

    …”Hitzaldiak egongo dira gazte botereaz, burujabetzaz, Euskal Estatuaren eraikuntzaz, independentziaz, internazionalismoaz, elikadura burujabetzak, prekarietateaz, komunikazioaz, drogaz…” … “zirku ikastaroa, josten ikasteko saioa, xamurtasun tailerra, antzerkia, tratu onak, sormen kolektiboa”

    Euskaraz eta euskal kulturaz hitzerdirik ere ez… marka da horratio, eh! Aniztasuna ere falta da…

  • Hiltzen Hil 2016-03-25 13:59

    “zirku ikastaroa, josten ikasteko saioa, xamurtasun tailerra, antzerkia, tratu onak, sormen kolektiboa… ”

    jajaja borrokalari iraultzaile berriak trebatzeko programa pedagogiko berria sortu dute jenio hauek!