Nafarroa arragoa?
Nafarroa arragoa –
Esparza jauna, Navarra Sumak atzo emaitzak aintzakotzat hartuta eskuratuko lituzkeen udalerriak zerrendatzen (Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Burlata, Egues, Barañiain, Fitero, Martzilla, Viana…) entzun, eta bere akolitoak Asiron alkateari burlaizez “abur” esaten entzunda, zeharo lur jota oheratu nintzen bart.
Ea gaur gauzak patxadaz aztertu eta aldartea hobetzea lortzen dudan. Lagun nazazu, otoi!
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) 2019(e)ko maiatzaren 26(a)
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) 2019(e)ko maiatzaren 26(a)
EAEko abertzale gisa ikusita, benegan etsigarria iruditu zitzaidan Nafarroan gertatutakoa. Egia da indar abertzaleen “errua” baino (bai, gorakada txikiren bat aurreikusten zen eta azkenean ez da gertatu, baina parlamentuan eserlakuak mantendu dituzte eta Iruñean Geroa Baik galdu duena Asironek lortu du) Podemos eta lagunen galeren ondorioa izan dela, baina benetan mingarria egin zitzaiean Ortuzar eta Otegi jaunen triunfalismoak, autokonplazentzia gordinak, Nafarroa aintzat hartu gabe egindako irakurketak.
Nafarro fatxa da. Nafarroak, merezi ez dituen nafarrak ditu.
Utzi purrustadak eta akusazioak, baita triunfalismoak eta autokonplazentziak ere. Nafarroa eta Euskal Herri euskaldun eta askea epe oso luzeko borrokaren ondorio izango da, ez hauteskunde batzuena. Beharrezkoa da egoeraren analisi gordina egin eta komeni diren neurriak hartzea, demografiaria, hizkuntzari eta ekonomiari dagokienean batez ere, bestela bide guztiak antzuak izango dira luzera begira. Herri bat daukagu altxatzeko
Bai Mikelats, bai. Baina orain ikusi beharko lukete batzuk, aldaketaren gobernuak euskara gutxi bultzatzen duela eta engainatuta sentitzen direla zioten horiek, ezin dela korrika egin.
Zertan egin du ba korrika aldaketaren gobernuak???
Euskararekin ez behintzat.
“Navarra Suma ” delako horretan VOXi bozka eman ziotenen bozka pilatu dira. PSOEk (PSN) normaltasun osoz onartuko ditu balizko gobernu batean?. Espainiar nazionalismoak argi du Nafarroan zer dagoen jokua; euskal abertzaletasunak eta independentismoak horren garbi du. Nafarroa Garaian geratutakoa ikusitakoan normaltzat hartu behar dugu Sabin Etxean emaitzak saltoka ospatzea?. Tokian tokiko moldaketak beharrezkoak diren arren, Euskal Herri osorako nazio estrategia abian jarri arte ez da indar korrelazio aldatuko.
Nik uste bitan dividitu behar lizate Nafarroako privinzia. Ezin da egon bizikidetzarik noiz gizartearen parte batek erdietsi nahi baitu beste parte baten desagerpena (etnozidioa).
Emaitzak aztertuta ikusiko duguna da Geroa Bai eta EH Bildu ez direla gai izan gobernuan egon izanari etekina ateratzeko. Botoetan apur bat egin dute gora, baina eserleku kopuru bera Parlamentuan. Podemos eta IU hustu egin dira, eta PSN-k jaso du boto horien gehiengoa. Abertzaleak, hauteskundez hauteskunde, %33 inguruan estankaturik. Beste %33 eskuin espainolista, eta beste horrenbeste PSN+ezker estatalista. Hirugarren bloke horren barneko boto-lekualdaketek ekarri dute porrota aldaketarentzat.
2015ekoa salbuespena zen agian, orain urak bere bidera itzuli dira. Estatuko ezkerraren hautesleek nahiago dute Maria Chivite, Uxue Barkos baino. Tamalgarria, niri behintzat iruditzen zaidalako Barkos EHko politikaririk bikainetarikoa dela, eta gobernuan gauzak nahiko txukun egin dituela. Aldaketaren alde gehien eman duen alderdia izan da Geroa Bai, eta herritarrek ez diote (behar beste) aitortu (5.000 boto gehiago, eta bigarren tokia Iruñean).
Bestalde argi dago Iruñean abertzaleek Asironen alde egin dutela, eta Arazandi etab. guztiz galduta ibili direla. Baina udalera sartu izan balira ere Maya genuke alkate. 2015ekoa salbuespena izan zen agian.
Euskal Abertzaleok arazo bat daukagu. Nafarroa nahi dugu, baina nafarroa gabe. Hau da, nafarroako errealitatea aintzat hartu gabe. Gu espainian (edo Frantzian) nahi gaituzten espainolen akats bera errepikatzen dugu guk Nafarroan.
Esaterako, euskarak, gaur egun, NAFARREN aho eta bihotzetan zenbateko tokia betetzen duen kontuan hartu gabe (azterketa soziologikoak…) posible al da Nafarroan gehiengorik osatzea?
Nafarroak (nafarrek) badituzte gainerako Euskal Herritarrekin lotzen dituzten hari muturrak. Haietatik tentuz tira egiten asmatu behar dugu, gaur egungo egoeratik abiatuz, gero eta harreman estuagoak osatzea lortu nahi dugunok.
Gainerakoan jai daukagu. Abertzaleok badugu zer pentsatua helburuak lortuko baditugu.
Aldaketaren Gobernuaren alde gehien eman duen alderdia izan da Geroa Bai, normala den bezala, gobernua Geroa Bairena baitzen goitik behera ia. Eta gobernu horrek garatutako politikak gehienbat Geroa Bairenak.
EH Bilduk eta Podemosek ez dute eragin handirik izan, eta IEk trabak jarri ditu euskararen berreskurapenari lotutako gai gehienetan.
Euskararekin nahiko gorabehera ez eta hor ibili da aldaketaren gobernua Skolae bezalako gaiekin etekinik gabeko hautsak arrotzen. Eskuina baino eskuinagoa den erkidego batean nola ibili daiteke horrela? Zertarako? Ikurrinarekin ere zergatik hainbeste arrabots?
PSN ere Skolae programaren aldekoa da, eta aldaketaren gobernua kritikatu zuen programa ez zelako zentro (publiko zein kontzertatu) guztietara iritsi.
Skolae gisakoak alderdien gainetik dauden entitateek ezarritako betebeharrak dira, joko demokratikoan homologatuak izateko. Zertara uste duzu, bada, etorri zirela inperialismo anglosionistaren ordezkariak Aietera? Dena ongi lotuta uztera, horrelakoak barne. Horregatik dira tabuak proiektu hauek.
Geure herria suizidio demografikorantz doan bitartean, amatasuna eta natalitatea bultzatu beharrean genero-ideologian sakontzeak ez dauka zentzurik. Hauteskundeak-hauteskunde, zenbait joera ez badira geratzen ordezkapen etnikoak aurrera jarraituko du, euskararen erabilerak beherantz eta ehun sozialaren suntsiketak ez du etenik edukiko. Horra hor panorama gordina.
Bada garaia esnatzeko, herriak bizi behar du!