Abertzale bat Burgosen alkate

Abertzale bat Burgosen alkate –

Aurreikuspen baikorrak izan arren, EH Bilduk ez zuen atzo Gasteizen gailentzerik izan, baina hauteskundeen ostean lehen indar politikoa da Arabako hamabi udalerritan, baita gaur-gaurkoz Gaztela eta Leonen gatibaturik duten Argantzun herrian ere.

.

Abertzale bat Burgosen alkateAraba beharko luke Argantzunek (La Puebla de Arganzón erdaraz), baina Trebiñuko herria izanik, Burgoseko parte da egun.

Bada atzo EH Bilduk irabazi zituen bertan bozak lehen aldiz -Pablo Ortiz de Latierro Fernandez izan dute zerrendaburu-, EAJri lehia irabazita. Bi alderdiek hiruna zinegotzi eskuratu dituzte 500 biztanle inguruko herrian, eta beraz, zinegotzi bakarra eskuratu duen PPk izango du orain alkatetzarako giltza.

Kontuak kontu, abertzale bat izango da Burgoseko udalerri Argantzunen alkate.

.

Abertzale bat Burgosen alkate?