Nafarroa 1620
Nafarroa 1620 –
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza
Duela zortzi urte ekitaldi anitz antolatu eta argitalpen anitz plazaratu zen Nafarroaren konkista gogora ekartzeko. Gaztelak 1512an konkistatu zuen Nafarroako Erresumaren zati handiena; 300 urte lehenago, 1200ean zehazki, konkistatua zuen beste zati handi bat, hala nola gaur egungo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Gaztelak ez zuen lortu, ordea, Nafarroako lurren kontrol guztia, nahiz eta ahalegindu zen. Nafarroako estatua indarrean zegoen, oraino, Nafarroa Beherean.
Aurtengo urriaren 15ean beteko dira 400 urte Nafarroak independentzia galdu zuenetik. 1620ra arte, Nafarroa Behereko lurren kontrola zeukan bakarrik. Nafarroako Enrike III.ak Nafarroako lurrez gain beste hainbat eremutako buruzagi kargua zeukan, eta Frantziako errege ere bihurtu zen (Enrike IV.a gisa) 1589an. Baina Nafarroa eta Frantzia erresuma bereiziak ziren. 1610ean erail zuten, eta Luis XIII.aren buru gainean gelditu ziren Nafarroako eta Frantziako koroak, artean haurra zela. 1620an, erabaki zuen Nafarroa Beherea eta Biarno Frantziako erresuman urtuko zirela.
Errege batek erabaki zuen. Luis XIII.aren aita Nafarroako erregea zen, Frantziakoa izan baino lehen. Luis XIII.ak, hain segur, bere burua erresuma handi bateko errege ikusi zuen bereziki. Eta Nafarroa porroska bat bide zitzaion. Erregeak erabaki zuen Nafarroari independentzia kentzea eta ordura arte libre gelditzen zen nafar lur bakarra Frantziaren menpe jartzea.
Handik 169 urtera, 1789an, Frantziako Iraultza gertatu zen. Eta Nafarroako Gorteek ez zuten babestu, argudiatuz Nafarroa Beherea ez zela Frantzia. Xabier Irujok bildu ditu, liburu batean, garai hartako Nafarroako sindiko Etienne Polverelek idatzi zituen txostenak. Polverelen arabera, Nafarroako Erresuma ez zuten sortu kanpoko konkistatzaileek, 1789an Nafarroa nazio libre eta burujabea zen eta independentea zen 1000 urte haietan, Nafarroako Erresuma bitan zatituta dago konkistaren ondorioz, nafarrak ez dira ez frantsesak ez gaztelarrak, nafarren hizkuntza euskara da… Hori argi utzirik, Polverelek azpimarratu zuen Luis XIII.aren erabakia Nafarroako herriaren kontrakoa zela, eta ez zuela eskubiderik hori egiteko. Hots, “Nafarroako erresumaren burujabetza nazioarena da, Gorte edo Estatu Nagusietako parlamentariek ordezkatua”. Horren ondorioz, “ez erregeak ez atzerriko potentzia batek ez dauka eskubiderik erresumaren lurralde bat edo zati bat oparitzeko”.
Frantsesek eta espainolek sinetsarazi nahi badute ere atxikimendu libreko prozesuak izan zirela 1200ekoa, 1512koa edota 1620koa, argi da bortizkeria, konkista eta maltzurkeria izan zirela Nafarroak bere lurrak eta askatasuna galtzeko arrazoiak.
Nafarrek ez zuten erabaki independentzia galtzea. Horregatik eta beste arrazoi bategatik garrantzitsua da 1620koa gertakaria gogora ekartzea: 1512koa baino anitzez ahantziagoa da; baina politikoki funtsezko gertakaria izan zen. Zergatik daukagu gure buruetatik kanpo? Hori ere gure buru mapa zatikatu eta espainoldu/ frantsestuaren ondorioa da. Espainiaren menpe dauden euskal lurrak 1512an menperatu zituzten. Euskal gatazka Espainiaren kontrakoa dela bakarrik ikusten badugu, 1620ko gertakaria ahanzten dugu. Aldiz, 1620ari zor zaion oroimena eskainiko bagenio, herri gisa anitzez buru-askeagoak izango ginateke, Ipar Euskal Herritik begiratuta, gogoan atxikiko genukeelako, Frantziaren maltzurkeriaz aparte, Nafarroa Behereko besoa Espainiak irentsitako gorputz baten zatia dela, eta beraz, gure gatazka ez dela bakarrik Frantziarekin duguna, eta Hego Euskal Herrian balio dielako ulertzeko gure auzia ez dela espainola. Hala nola, beste ikuspegi batetik heldu behar zaiola auziari.
Nafarroa 1620
Milesker Eneko oroitzapen historiko freskatze honengatik.
1620ko gertakaria “zergatik gure buruetarik kanpo” daukagun?
Arrapostua ezagutzen duzu nehork baino hobeki.
Dudarik gabe 1789ko gertagarriak guretzat erran nahi duena gure buruetarik kanpo daukagulako arrazoi berarengatik:
Batetik gutariko gehienei ahantzarazi digutelako frantses kontu nazional inperialistaren probetxurako.
Bestetik datak eta esangurak ezagutzen dituztenek nahiago dutelako lo utzi hautspean aspaldiko kontu zaharrak balire bezala oraingo kolaborazio orokortuaren zereginetan lasai parte hartzeko.
Azken gauza bat.
Diozunez, Polverelek zioenean euskara zela nafarren hizkuntza. Nafarroa beherean ez da dudarik populuarentzat Bastida gaskoian (hiri handienean) izan ezik. Baina Nafarroako erregeentzat eta nobleziaren parte batentzat duda handi bat dut. Aspaldi danik dinastiak frantsesak ziren ( hau ere ez da ahantzi behar) eta sabuespen batzuez aparte zorigaitzez ez dut uste gauza handirik egin zutenik euskararentzat.
Oker banaiz erradazu.
Caixo,
1620 eta 1789 urtheetaco guertaquiçunac rationaliçatzea ecimberceco dugu. Orainche bertan postatu dut Naffar Constitutionea iceneco eztabaidagaian haren hirurgarren capitulua.
Nere ustez documentua bera içugarria da. Pena da eduqui ukan ez içana orain arte euscaraz. Erabilcen dituen conceptuac eta aiphatzen dituen eguitateac comptuan harcecoac dira, gainerat içanda Naffar textu official bat.
Polverelen lana studiatu behar liçateque ikastoletan. Ez bada eguiten akats hau çucencen ahalco duquegu hala nahico badugu. Officialtassun español cein francesa sudurra garbitzeco baicic ez denez, gure era traditionalera eguin beharco dugu lan cultural haur.
Ecina (debecatua) ekinez eguin.
Honaco hau adiaraci çuten Naffar Statu Generalec 1789an, naffar nationearen içenean, Polverel jaunaren idatziaren bitartez, 1620co edictuari buruz:
Henri IV.aren Franciaco tronoraco advenimentua baino lehen, Naffarroa-beherea ez da certuqui içan Franciaco coronnaren movancia ezta dependencia.
Hura ez da batua içan coronna honi Henri IV.aren Franciaco tronuraco advenimentuaz.
Nic onqui daquit ecen orduan Franciac enrichecitu duela bere code nationala principio batez, orduraino eceçaguna; harc declaratu du ecen tronura igo cen Princearen proprietate guciac, jada submituac coronnaren soverainotzari edo suzerainotzari, içanen cirela batuac escubide ossoz coronnaren domeinuari, hau da: nationearen domeinuari.
Bainan harc ez du hedatu principio hau Franciaco coronnaren soverainotza independenteei.
1607co Edictuac, ceinac, hemeçorci urthe debatezcoen ondoren, consacratu baitu azquenic doctrina berria, distinguitu du Henri IV.aren patrimonioan bi proprietate-sorte; lurrac coronnaren movanteac, eta soverainotza independenteac.
Berac declaratu ditu lurrac coronnaren movanteac batuac escubide ossoz domeinuari Henri IV.aren Franciaco tronuraco advenimentuaren bidez.
Ez du ecer erran soverainotza independenteetaz.
Bi soverainotza independente bata berceaz onqui içan ahal dira Prince bat eta beraren dominationearen azpian; bainan haiec ez dute acqueritzen hortic ecein escubide bata bercearen gainetic. Bietaco nehorc ez du escubidea berceari legueac imposatzeco.
Hala da ecen Anglaterra eta Scotia, içan direla, mende batez baino guehiago, Resuma distinctuac eta independenteac bata berceaz, nahiz eta bai submituac Regue berei.
Bada ceren Luis XIII.ac bacequiela ecen escubide ossoco batassuna, declaratua 1607co Edictuaz, ecin cela applicatu Naffarroari, ecen berac uste baitzuen ecen berce Edictu baten beharra çuela batassun hau operatzeco.
Publicatu çuen berce Edictu hau 1620co urrico hilabethean. Batu eta incorporatu çuen Naffarroaco coronna eta herrialdea Franciaco coronna eta domeinuari, içan citecen ordutic aurrera Franciaco Resumaren, coronnaren eta domeinuaren Membre censatu.
Aithorcen çuen beraz ecen ordura arte Naffarroaco Resuma ez cela içan Franciaco Resumaco membre.
Al çuen eguin ahal batassun hau bi Nationeen consentimenduaren gaberic?
Gendeen çucembideaz, ecein Herri ecin da submitua içan, ez batua, bera arren, soverainotza extrangero bati. Scotia eta Anglaterra batzeco behar içan cen bi Nationeen consentimendua.
Naffarroaco Resumaren constitutioneaz, Regueac ecin du ecein legueric eguin Statu-Generalen consentimenduaren eta vorondatearen gaberic.
Constitutioneaz artean, berac ecin du bere Resumaren batassunic, annexioneric, ezta ere incorporationeric eguin, berce Resuma edo lurrarequin: eta eguiten baçuen, Regueen juramenduac dacar, ecen orhoa içanen baita nullo eta effectu cein valoreric gabeco.
Bi Resumen batassuna, Luis XIII.ac ordennatua da beraz nulloa, Naffarroaco Statu-Generalec hura consentitu ez badute.
Bainan eta ez dute hura consentitu. Alderanciz, protestatu dute batassun-Edictuaren aurca, bere publicationetic laur egunen ondoren. Enviatu dute deputatione bat Luis XIII.ari, demandatzeco Edictu hau nullo eta ez advenitu declaratua içan cedin. Persistitu dute 169 urthez euren reclamationean.
Naffarroaco Resuma ez da beraz nehoiz behar beçala batua içan Franciaco coronnari. Jarraitu du, beraz bethi içaiten Resuma distinctu eta independente Franciaco Resumatic.
Nafar constitutionearen discurso preliminarrean bigarren capituluaren parte da hau, ceinaren icena da: Naffarroaco independenciaren frogac.
Gure artean discutitzen ahal dugu nahi duguna, bainan hau textu çucena da, officiala Naffar Statuan. Eta osso arguia da.