Munilla jauna hasi da berezkoa duen distira erakusten

Espainiarrek  Haitiko koitaduei laguntzea baino arazo larriago dutela esan du Munillak. Halaxe dakar, behintzat Ser katearen webguneak.

Haitiko katastrofeari buruzko balorazioa egitean esan omen ditu hitz horiek, Donostiako obispo berriak: konponduta zaudete Gipuzkoako ardiok, halako artzainarekin. Eta hasi baizik ez da egin.

Santua, santua, guztiz santua!

MTE5OA==

Irudia | Munilla, urpekaritza egiten | Dan Hershman | Creative Commons By SA

Airetik bizi naiz. Ia.

4 pentsamendu “Munilla jauna hasi da berezkoa duen distira erakusten”-ri buruz

  • Ezagutzan dudan pertsona batek ezin hobeto deskribatu du Munilla jaunak (hau daudan jarri daiteke) bota duena: POTA VERBAL.

    Izan ere, botaka egin balu hobe eta guztiz izango zatekeen…

    Munilla eta Javier Martínez (Granadako Artzapezpikua) bozeramaile hartuta sekulakoak eta bi botatzen ari da Eliza. Jarraitzale asko balute bezala orain “lagunak egiten” aritzeko…

  • Bide batez, argazkia, eta batez ere bere deskribapena, ezinhobeak!!

  • Gari Garaialde 2010-01-15 11:16

    Atzo honako hau idatzi zuen norbaitek hemen nonbait: “RTVEk Veneziako Heineken jaialdi bateko irudiak emititu ditu albistegietan, Haitiko lurrikaran grabatuak izango balira bezala. Youtuben zegoen aipatu bideoa.”
    Hemen hau idazterik badago?:
    “ZUZEUk edo Iñakitok arrain itsusi baten irudia eman du, Munilla bera izango balitz bezala. Flickr-en zegoen aipatu irudia (hau nik imaginatu dut).”

    Nik behintzat atzoko komentario bera egingo dut: “Noizbait, albisteak ematerakoan erabiltzen ditugun irudiei merezi duten garrantzia ematera iritsiko ote garen duda egiten dut.
    Ezagutzen ditudan komunikabide ilustratu edo audiobisual guziek eraman naugu hori pentsatzera.(badakit okerra dela, baina ni ere komunikabide batzuen parte sentzitzen naiz, baita akatz egile ere, beraz guk-ni=naugu).”
    Eta argi geratu dadila txantxa dala badakidala, eta txantxa gustatu zaidala, baina albisteak txantxa bezala tratatzen ditugunean…

  • ez dakit nik ba... 2010-01-15 21:19

    Arrain zatar hau ikustea ez da inondik inora ere Munillaren aurpegia ikustean sentitzen dudan nazkan parekoa! Ene, mesedez, benetan uste dozue beran moduko pertsona bati holako komentarioak egitea onartu ahal zaiola, munduko beste puntan gertatzen ari den katastrofea ikustean? LOTSAGARRIA!