Dominique A: musikaren itzulera

Lithium disketxearekin argitaratu zituen bere lehen lanak. 90eko hamarkada zen. Rock pertsonal eta intimista egiten zuen. Denborarekin mitikoa bihurtuko zen La Fossette diskoarekin lekua egin zioten Les Inrockuptibles aldizkari entzutetsuan. Dominique A chanson berriaren ordezkaritzat aurkezten zuten medioetan. Miossec-ekin batera sarritan, baina baita Diabologumen rock esperimentalaren itzalean ere.

Musikariz gainera, produktore lanetan ere aritu zen, Françoiz Breut eta Keren Ann-en diskoetan adibidez.

Aldaketa

Auguri diskoak ekarri zion aldaketa baina. John Parish zuen produkzioan (PJ Harveyrekin aritua) eta Pour la peau edota Ses yeux brûlent kantu ederrak bertan biltzen ziren. Jendea askorentzat, Frantziatik kanpora lehen aldiz entzuteko aukera izan zen.

Handik aurrera etorri ziren ordura arteko lanak biltzen zituen Le Detour, bide berriak urratzen saiatu eta porrot egindako Tout sera comme avant eta zuzenean grabatu zuen Sur nos forces motrices.

La musique

Bere azken lanak La Musique izena du. Etxean grabatu zuen. Haserako La Fossette hartan bezala, dena berak egitera pasatu da berriz. Emozioa galdu gabe, esperimentatzeko bideei heltzen die, base elektronikoei lekua eginez.

Dominique A ikusi nahi duenak, gaur du aukera, 21:30etan, Bilboko Azkena aretoan.

Disko berriko azken singlea:

Dominique A

Irudia | Dominique A | Ezezaguna | LGPL

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria