Mundua delakoan… (Maialen Lujanbio EiTB-z)
Mundua delakoan… (Maialen Lujanbio EiTB-z)
Asteroko bisita egin du gaur Maialen Lujanbiok Euskadi Irratiko Faktoriara. Eta bertan EiTBri buruz esandakoak hausnarketarako bidea emango du, beste behin. (ENTZUN).
.
Egunotakoa bezalako itsas denborale batean izan zen, iaz. Hor lehertu zen itsasokoa ez ezik beste olatu bat. Kritika bat EiTBri, ETB2ri, zehazki. Enbataren notizia jarraitzeko zuzeneko konexioetan lortu baitzuen bere funtzio publikoaren gailurra. Kostaldeko herrietako euskaldunak, beretzat gazteleraz hizketan jartzea.
Olatuak baretu zirenean kritika hark utzi zuen bere sedimentua. Handik gutxira azaldu zuen EiTBk euskaldunen hitzak euskaraz emitituko zituela erdal katean ere, gauza bera elebitan esanarazi gabe. Baina hemen da berriz olatu zaharren aroa, eta urak bere bidera bezala, entzun ditugu berriz zarauztarrak edo bermeotarrak gaztelera jatorrean. Hemezortzi elkarrizketatuetatik bi euskaraz atzoko Teleberrian.
Komunikabide elebidunek euskara nola, norekin eta zertarako erabiltzen duten, bai Onda Vascan edo Garan, gai horrek badu mamia, baina denen artean, inork izatekotan, medio publikoak luke ardurarik handiena. Hor dugu adibidez “El Conquistador” saio sonatua, beste gaitz askoren artean hau ere baduena. Partaideak asko dira euskal hiztunak, ikus-entzuleak ere asko eta asko euskaldunak. Eta nola lortzen duen ETB2k euskaldunak euskaldunak erdaraz entzuten jartzea.
Ez da hizkuntza kontua bakarrik, mundu erreferentzial kontua ere bada. ETB2ko lehiaketan aurrera egiteko, adibidez, jakin behar duzu “cómo se dice en Murcia…” edo bi aukerotan zein den zuzena: “Belen Esteban o Kiko Rivera”. Eta ez da mundu erreferentziala bakarrik, ahoskera ere bada, betiko aurkezleak oraindik Zaraitzu esan ezinda sumatzea. Eta ahoskera hurbiltasuna da, eta errespetua.
Ez da gainera ahoskera kontua bakarrik, ikuspuntua ere bada, non duzun ardatza. Ze, Reyes Pradok, adibidez, ahoskera dotore askoa du euskaraz, baina beti paradoxa berean kateatzen dute: Andaluziatik euskaldunoi begira. Bart ikusi berri dugu ihauterietan, Zalgizeko dantzariei sevillanak irakasten eta Mixel Etxekoparri “zuen euskalki berezi hori” esaten. Alegia, ikusleok aurkezlearekin identifikatuta eta euskaldun jendea aborigen, exotiko, aztergai. Sevilla etxekotu eta Zalgize arrotz egin.
“8 apellidos vascos” aren albo-kalteak dira oraindik. “Todos los apellidos vascos” delako saio hori bezala. Hor abizenak ez dira arazoa, abizenak norenak diren da kontua: Boris Izagirre, Willy Toledo… Horiek dira euskal herritarrentzat intereseko eta erreferentziako pertsonak? Baietz esango didate, horiek direla Euskadi errealeko erreferentziak. Eta izan, seguru asko izango dira, besterik da EiTBk hori elikatu behar duen.
Mundua ez dela Euskal Herrian bukatzen esango didate, ireki egin behar dela mundura. Eta ados, zabal gaitezen, Kanadara, Madagaskarra, Indiara… mundura! Ekar ditzagun elkarrizketatuak mundutik, ez baitago gauza itxiagorik mundu Espainiari deitzea baino. Eta EiTBk Euskal Herriko erdaldunei mundua euskaraz edo euskararantz behintzat erakusten ari ordez gehiegitan ari zaigu euskaldunoi, mundua delakoan, Espainia erakusten.
.
Ez nintzateke harrituko Lujanbiori EiTB-n bi teleberri geratzen zaizkiola esango balidate.
Bide batez, aurreko baten, txundituta geratu nintzen ETBk Bartzelonako kaleetan elkarrizketatu zituen hainbat pertsonatik DEN-DENEK katalanez erantzun zutela ikusita. Gogoratzen dudanez, uste dut bikoiztu egin zituztela.
EiTB sumisio eta espainiartze eskola bilakatua dabil aspaldian. Hainbat atal ukitu ditu Maialenek, eta horietan ituan jo: euskaldunak (baita Iparraldekoak ere) españolez hizketan jartzea dela, erreferentziak direla, bertokoa exotikotzat jotzea dela, ahoskeraren garrantziaz, eta abar, eta abar.
Gauza bakarrean ez nator bat. Gara, Deia edo Onda Vasca hedabide elebidunak? Nondik nora?
Askok pentsatzen duguna hain zuzen eta egoki esateagatik, eskerrik asko, Maialen.
Ados EITBri egiten zaizkion kritikekin, baina 15 elkarrizketatu baldin badituzte ta 13 gazteleraz erantzun baldin badute, pertsona hoien errua ere izango da, zati txikiagoa agian baina errua ere.
EITBko edonor doa zuri kalean elkarrizketatzera, euskaraz egiten dezu ta kito. Zein da arazoa? Agian gazteleraz behar duela izan? Ba beste batengana jo beharko du.
EITBk egiten duena iguingarria da, baina gu ere oso erraza jartzen diegu.
Sugar,
Esango nuke Euskal Herriko instituzio ezberdinek (eta EiTBk, haietako baten zati izaki) zerikusi handia duela guk “horren erraz” jartzearekin. Boterearen karraio euskaltasunaren erreferente autoproklamatu diren horiek egoera “normala” hori dela erabaki eta praktikatzen badute, demagun, “pixka bat es mucho” eta horrelakoekin, herriak hori asimilatuko du. Pedagogia asko falta da herri honetan.
Oso ona Maialen!
Noski zerikusia ta errua dutela, baina euskararen aldekoa baldin bazera, kolonizatua gaudela uzte badezu, euskaraz egin behar dela al danean uste badezu…
Nolatan behartzen ez zaituztenean ia denak pasatzen gara gaztelerara?
Jada ez dut erraten orduak eman behar dituztela euskaraz egiten, agian ez dute ezta norekin.
Baina eskaintzen zaienean…
Ezin bagera gai ezta ETBkoei errateko ez duzula euskaraz errandakoa itzuli nahi, nolatan egingo dugu beste zeozer?
Euskaraz jada hitzegin dute, ez da osakidetzara jotzea ta euskara dakiena bilatu behar dezula, ez da kexarik jarri behar…..
Baina bai, erantzule haundienak betikoak dira, ta hoiek ez dira euskaltzaleak, ta gehien gehienak erdaldunak dira.
” baina euskararen aldekoa baldin bazera, kolonizatua gaudela uzte badezu, euskaraz egin behar dela al danean uste badezu…” Baina jende gehiena ez da horrelakoa, jendeak bere egunerokotasunean askoz ere kezka arruntagoak eta mundanoagoak ditu, normala den bezala. Euskararen “frikiak” gutxi batzuk baino ez gara, zorionez edo zoritxarrez, Jende arruntak dauzkan ahalmenen, aukeren eta pizgarrien arabera jokatuko du, eta hor ez dago euskaldunak erruduntzerik; hizkuntzarekiko konpromisoan eta militantzian munduko gizakien batez bestekoaren oso gainetik gaudelakoan nago, gure balintzak eta inguruabarrak kontuan hartuta.
Jendeak beti du beste zerbait buruan, gauzak ondo joaten zaizkionean ta gaizki joaten zaikionean ere, baina beraiek dira erraten dutenak euskararen aldekoak direla % zabal batean.
Ta bataz beste gainetik egoteagatik ezin da gehiago eskatu? Dena ondo iruditu behar zaigu?
Ba ez.
Ulertzen dut ama hizkuntz euskara dutenen jarrera Frankismoan jaio baziren, lazgarria da buruan eragin ziotena, hizkuntzarekin egin zietena…
Baina Frankismo ta gero jaio ziranak?
Zure ama hizkuntza euskara da, ETBk etortzen zaizu ta euskaraz egiten diogu, horrekin zure hautua argi gelditzen da, ea gazteleraz egingo degun galdetzen digutenean gai ez izatea ezetz erantzuteko ta hain % haundian… Baina gero mundu guztia euskararen alde.
Bataz beste gainetik gaude baina galdetzen digutenean, inolako burrukarik egin behar ez degunean… horrela jarduten badegu, jai dugu.
Ta jada ama hizkuntz gaztelera duenak baina euskaltzalea dana,nola jardun behar du ama hizkuntza euskara dutenak horrela jarduten badute?
Ta ama hizkuntza gaztelera duenak ta nahiz ta euskara jakin euskaltzalea ez dana?
Azkenean nortzuk egingo dugu euskara?
Orduan argi dago Jaularitzak plazaratutako inkesta gezur hutsa dela, edo manipulatua dagoelako edo jendeak gezurra erraten duelako.
Ongi izan.
Oro har euskararekiko konpromisoan batez bestekoaren gainetik egoteak zer esan gura du? Ezin diodala koherentzia handiagorik eskatu Gipuzkoako herri euskalduneneko alkate txit independentistari etb2ko teleberrian erdaraz barra-barra entzuten diodala? Edo ezin ditudala tripak iraulka erakutsi kostaldeko alkate euskaldun abertzalisimo bati areto betean “erdaraz arinago amaituko dugu” entzunda?
Bakoitzari bere ardurak eskatzea ondo dago, dagokienaren arabera. Esan nahi dudana zera da: nahikoa dela herritar euskaldun xumeak errunduntzeaz haien politikarien erabakiengatik eta jokabideagatik. ETB2 erdaraz da, eta erdaraz galdetzen badizute, ulergarria iruditzen zait erdaraz erantzutea, euskaraz galdetuz gero euskaraz erantzutea naturalena den bezala. Oso kontzientzia maila handia behar da erdaraz hitz egiten dizutenei euskaraz erantzuteko, eta herritar xumeei hori exijitzea gehigi iruditzen zait.
Horregatik dago euskera hemen egoera honetan eta Katalana aldiz Kataluinan egoera hobean.
Gaur egun hemen bizi diren bertan jaiotako españolek badakite euskeraz, eta erderaz hitzegiten badu nik euskeraz erantzun diezaioket, biak ulertzen gara. Lehen guri esaten ziguten, etzakitela euskeraz eta guz españolez bai, beraz, baina orain EROSKIko kajerak nik euskeraz boltxa bat eskatu eta eskerrikasko esanda gero “buenas tardes” batekin agurtzen didanean AKTIBISMOAGATIK egiten du, izan ere Txinara aste bat badoa, erraz ikasten du- kaixo-agur-eskerrikasko Txineraz esaten.
EITBri Madrilek misio zehatz bat jarri dio, EUSKAL HERRIAREN negazionismoa egitera, herri honen historia ez da esistitzen, ez dugu ez historia ez herri ez kultura propiorik.
Eduki dezakegun bakarra Espainiako beste komunitate autonomoak dutena da:
-Plater tipiko bat
-Dantza tipiko bat
-Tokiko azentua (espainieraz)
-Esaldi tpiko bat “aibalaox Patxi”
Beste guztia tapatu egin behar da, filologo internazionalei euskara ikasteak prestigioa ematen diela eta beraz Europako beste unibertsitatetan euskara irakasten dela Poloniako neska batengandik entzun behar izan nuen eta geroztik atzerritar askori.
Euskal historian interes handia dagoela eta ikerketa asko martxan Londoneko lagun batzuengandik, hau inoiz ez du EITB k agertzen, filologo ezezagun eta txar batek arkeologia merkeko artikulu bat idazten duenean, (beste zientzialariek ezetatzen dutena)
“los vascos no son tan antiguos” esanez, hori bai.
Hau da, gure herria balioztatzen duten gauzak EITB k INOIZ EZ, GUTXIESTEN DITUENAK BERRIZ , “que no sois pa tanto eeee” aditzera heman nahi duten albisteak, BETI.
EITB da euskal herriaren NEGAZIONISTAK duten herramienta nagusietako bat
EITB euskara bultzatzeko eta herria BEReuskalduntzeko sortu genuen,
(gero kafe para todos horretan beste komunitateek tv a nahi zuten) gero EITB ren kontrola aldiz españolek hartu dute barruan eta edozein kate autonomiko bilakatu dute, euskerazko bi kateetan PRESUPUESTO exkaxa AURREKONTUaren 4 xox gastatzen, eta diru guztia españolezko ETB2 eta gure ahotsa munduan behar lukeen ETBSAT era (honek diasporan daudenei euren seme alabei euskera pixkat irakastea eragozten die, galdeizeue zer nahiago duten diasporan, euskeraz pixkat ikasi ala españoles Martuteneko azkeneko barrioan zuhaitz baten adar bat erori dela jakin)
EITBk programazioa oso kaxkarra du, eta kaxkarra izateaz gain EUSKAL HERRIAREKIKO NEGAZIONISTA eta Españiaren panfleto.
Erabat ados Maialen Lujanbiorekin.