UPV/EHU, moztu kolaborazioa militarismoarekin

UPV/EHU, moztu kolaborazioa militarismoarekin –

Uztailaren 6an eta 7an Horizonte Elcano ekimena garatuko da Getarian. Bertokoa zen pertsonaia honen figura goraipatzeko prestaturiko programan lau marina motak batuko dira: arrantzakoa, merkataritzakoa, kirolakoa eta armada. Hain zuzen ere, Horizonte Elcano ekimenaren bultzatzaile nagusien artean Armada espainiarra dago, ekimenaren aurkezpenean Armadaren ordezkaria Ignacio Horcada almirante-ordea presente egonda.

UPV/EHU, moztu kolaborazioa militarismoarekinBeste euskal entitate, elkarte eta enpresa kolaboratzaileen artean (baten bat armagintzari lotua) EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola dago ere. Horrez gain, euskal kostaldean egingo den itsas-zeharkaldian Saltillo-k, Eskola horren belaontziak, parte hartuko du, beste itsasontzi batzuen artean, Armadaren Juan Sebastián Elcano eskola-ontziarekin batera.

Ez da UPV/EHU militarrekin eta armagintza industriarekin harremanetan agertzen den lehenengo aldia. Ez gaitu harritzen beraz, baina haserrea bai sortzen digu. Izan ere, indar armatuekin eta armagintzari lotutako entitateekin UPV/EHUk izan dituen harremanak eta dauzkan kolaborazioak ez dira gutxi izan, aurreko gobernu taldeekin eta oraingoarekin ere. Batzuk aipatzeagatik:

  • Ikastaroak eta mintegiak Defentsa Ministerioarekin batera. Haien artean, aipa daitezke 2013an ikasleei zuzendutako bakea, segurtasuna eta defentsari buruzko mintegia1, 2016ko uztailean UPV/EHUko Ingeniaritza Eskola egindako Structural Health Monitoring of Military Vehicles adituen topaketa (NATOko zientzia eta teknologiaren erakundearekin eta Defentsa Ministerioaren Arma eta Materialen Zuzendaritza orokorrarekin batera antolatuta)2 edota 2017ko uztailean Donostian egindako La seguridad y la defensa de Europa uda ikastaroa3, Ejertzitoaren lau ofizialen parte-hartzearekin.

  • UPV/EHUren parte-hartzea Espainiako Plataforma Teknologiko Aeroespazialean4, 2017ko urtarrilaren 26ko Gobernu kontseiluan onartua. Plataforma honen bazkideen artean honako hauek daude: TEDAE (Estatuko armagintza enpresen patronala, bere egoitza Plataforma honekin konpartitzen), INTA (Defentsa Ministerioaren ikerketa organismoa), DGAM (Defentsa Ministerioaren Arma eta Material Zuzendaritza Orokorra) eta armagintzan aritzen diren enpresa batzuk.

  • Armagintzan parte hartzen duten zenbait euskal enpresekin (ITP, Aernnova, Sener…) hitzarmen eta kolaborazioak izatea, bai ikasleek praktikak egiteko baita ikerketa garatzeko ere5,6.

UPV/EHUko Gobernuaren taldetik argudia daiteke hitzarmen eta kolaborazio horiek legalitatearen barruan daudela eta kasu askotan zentroen autonomiaren barruan edota katedra-askatasunean kokatzen direla. Hori horrela bada ere, UPV/EHUko langileok ezin dugu beste aldera begiratu euskal unibertsitate publikoa halako harremanetan sartzen denean. UPV/EHUren funtzioa euskal jendartearen beharrei erantzutea da eta bere ekimenak hitz hutsetan geratu ezin diren baloreetan oinarritu behar dira. Konbentzituta gaude indar armatuekin eta beste herriak txikitzen dituen euskal armagintzarekin kolaboratzea ez dela sartzen betebehar hauen artean, baizik eta kontrakoa. Aniztasun kontzeptu zabalaren barruan denak ez du lekurik, ez behintzat militarismoa eta herrien suntsiketa ahalbidetzen eta normalizatzen dituzten ekimenek.

Kezkagarria iruditzen zaigu ere UPV/EHUko arduradun nagusiek onartzea gure herrian legitimazio oso gutxi daukaten militarismoaren instituzioek beren aurpegia garbitzeko unibertsitatea erabiltzea. Izan ere, aipatutako jarduera batean Armadaren alboan UPV/EHU-k parte-hartzeak euskal kostaldean itsasontzi militar baten presentzia normalizatzen du.

Ekimen honetatik haratago, zein unibertsitate eredu nahi dugun da muina. Eta diskurtsoaz gain, halako jardueretan islatzen da ere unibertsitatearen izaera.

Horregatik, unibertsitatea pentsamendu kritikorako eta injustiziak eta zapalketa salatzeko gunea izan behar delako ere, artikulu hau sinatzen dugunok (UPV/EHUko irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileok) Bilboko Ingeniaritza Eskolari Armadarekin batera egitekoa den ekitaldi honetan bere parte-hartzea bertan behera uztea eskatzen diogu. Era berean, UPV/EHUko Gobernu taldeari eskatzen diogu parte-hartze hau ezestea eta, horretatik haratago, antimilitarismoaren baloreekin bat egitea baita militarismoari eta armagintzari lotutako instituzio eta enpresekin harreman guztiak moztea ere.

Militarismorik gabeko UPV/EHU baten alde.

.

1 420/38153/2013 ebazpena, Defentsa Ministerioarena; BOE 286, 2013ko azaroaren 29koa.
2 http://www.tecnologiaeinnovacion.defensa.gob.es/es-es/Contenido/Paginas/detalleevento.aspx?eventoID=285
3 https://www.uik.eus/eu/la-seguridad-y-defensa-de-europa
4 https://plataforma-aeroespacial.es/pae/miembros/universidades/
5 https://www.ehu.eus/eu/web/titulospropios/aeronautikako-teknologiak-masterra
6 http://gasteizkoak.org/wp-content/uploads/2016/02/armagintzaLiburua-entero.pdf

.

Gutun hau Iñaki Etaio, Rosa Lago eta EHUko beste 145 langilek sinatzen dute.
UPV/EHU, moztu kolaborazioa militarismoarekin
Iñaki Etaio

Internazionalista. EHUko irakaslea

11 pentsamendu “UPV/EHU, moztu kolaborazioa militarismoarekin”-ri buruz

  • Horrelako borroka antzuetan xahutu behar ditugu gure indarrak, ezker abertzalearen teologia-politikoaren arabera. Elkano batez ere (bere bidaien berri jakitea besterik ez dago) nabigatzaile ausarta izan zen eta lehen marinela munduari bira eman ziona. Bai, Espainiako errege odoltsuaren zerbitzaria zen, garai horretako Hego Euskal Herritar gehienak bezala. Garai horietan, euskaldunok kolaboratu egiten zuten beren lege propioz gobernatuak baitziren (Herrialde Beherak eta Napoles-eko erreinuak egin bezala). Portzierto, Elkano ez zen konkistatzailea, tipo miresgarri bat baizik. Internazionalista hauek joan daitezela beste lekuetara beren matraka ematera.

  • Insistentzia 2019-07-01 10:34

    Bikiain deritzot boikotari, zeharkatu ezin den muga bat badugu euskaldunok hori espainiar eta frantziar armadekin kolaboratzea da. Baina horrek alderdi inperialistekin kolaborazioa moztea ere eskatzen du, bestela zentzugabea da.

  • Ez zaitez anakronismoetan erori, Insistentzia. Elkano ez zen soldadu bat, marinel bat baizik. Ulertzen dut erlijiorik ez dutenentzat horrelako gauzak egitea mezetara joatea bezala dela. Zuen jainko internazionalista (eta Cuba eta Sobiet Batasuneko inperialismoa eredutzat duena) ez da nirea.

  • Egungo biolentziarik ankerrenetakoa Yemenen ematen ari da, Euskal enpresa eta enpresariak armak saltzen dizkiete Saudi Arabiarrei zibilak hiltzeko eta batzuek ez duzue sekula horren gainean ezer esaten, Kuba omen da guztiaren errudun.
    Saudi Arabiarrei diru truke armak saltzea zer da? erantzun diezadakezue mesedez? Azken hiru urteotan 85000 ume hil dira gerraren ondorioz, 85000 UME! eta batzuek sustatzen duzuen Euskal armagintzari, “industria” deitzen jarraitzen diozue, “industria” omen da Saudi Arabiarrei armak saltzetik aberastea. Bada garaia arazo horri aurre egiten hasteko. Horrek txiki uzten du Euskal Herrian jasan izan dugun biolentzia oro, oso-oso txiki.

  • Insistentzia 2019-07-01 11:35

    Nire iritzia hemen, ikusirik galduta zabilela: https://zuzeu.eus/euskal-herria/ez-du-zentzurik-elkano-bai/

    Ateoa? Kuba?

    Bot bat erabiltzen duzu hemen idazteko?

  • Bentazar jaunak Santamariaren galderari emango dion erantzunaren zain.

  • Elkanok hil egin zituen Yemeneko 85000 ume horiek (Santamariaren arira).

  • Neure erantzuna nahiko koherentea da postaren gaiarekin. Zeurea beti bezala Kuba, Errusia, Ezker Abertzalea eta Eduardo Indaren hainbat pitokeriz josia.
    Elkano gizaki soil bat tratatua izango balitz sikira….baina Brunete osoaz jatea da eskaintza, eta batzuek horretan jarraitzen duzue.
    Bide batez: topatu beste argumentu bat gutxienez, BAT. IranVenezuelaETAetaInternazionalismoaz nekatu gara eta, Eduardo.

  • Ene Santamaria, Elkanoren omenaldi, oroipena ala oroipen eza koherentea dela zuk botatako purrustadaren arira? Daliren surrealismoaren eskolakoa al zara?
    Bigarren, Eduardo Inda, pitokeriak… Horrelako deskalifikazio batzuk eztabaida batean sartzean oso koherentea zara zure ideologiarekin. Txalo bat.

  • Eztabaida guztiak Kuba eta SESBra eraman nahi izana ez al da deskalifikazioa ala? Eduardo Indaren estilo berean diharduzu, eztabaida kakaztu, nahastu eta benetako gaiez hitzegitea ekidin nahiean. Ez da kontu berria zuena.
    Eta ez zara neure ideologia bi parrafoetan jakiteko bezain azkarra, ezta umila ere. Harropuzkeriz josirik daude zure iruzkinak, harropuzkeri sinplez. Eztabaida aberasgarriak izan daitezkenak kakazten ematen badituzu egunak, hori gutxienez entzun beharko didazu, Eduardo. Eduardo Ezinda

  • Ene Santamaria, eredu zehatz bat emaidazu non eta aipu horiek ez diren beharrezkoak nik emandako iritzietan. Eta nik gaizki egin badut (zure ustez) zergatik egiten duzu zuk gaizki? Orduan gaizki iruditzen al zaizu Elkanotaz hitzegitean Yemengo umeei buruz hitzegitea?
    Ikusten dut beharrezkoa zaizula deabruren bat bilatzea eta ni naizela desio horren helburua. Ondo dago, atera barruan daukazkazun zikin horiek, barruan mina egingo dizute ba.
    Garai batean jendea erahil egiten zenuten, orain soiliki insultatu. Aurrerakada handia eman du gure pake prozesuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude