Movistar laguntza eske!

your-country-needs-you1

Movistar enpresa ospetsuak gure, euskaldunon laguntzaren premia dauka.

Badirudi  galegoen eta katalanen berri baduela, eta baliabidez ondo hornitua izaki, adeitsua (pertsonen alde egiten du beti) eta sentsibilitate handikoa, hizkuntza biotan dauka webgunea, espainieraz gain.

Baina nonbait bezero euskaldun gutxi dauzka, edota bezero euskaldunok edukazio handikoak (otzanak esango du talibanak) izaki, ez zioten eragozpenik sortu nahi izango enpresa espainiar handi honi, nahikoa lanpeturik ibiliko dira eta, hizkuntza gutxietan ere erreparatzen hasteko orain. Ahaztu gabe doa krisi garaiak direla eta akzionisten irabaziak, zuzendaritzako kideen soldata mardulak eta langile marokoar eta hegoamerikarren mixeriazkoak ordaintzeaz gain, euskarazko itzulpenak egiten hasi behar badute… ez dela denetarako ailegatzen, eta diruak ondo kudeatu beharra dagoela, kontxo!

Hala ere, euren eskuzabaltasunaren eta bihotz onberaren adierazle, honako mezu hau zabaldu du Movistarrek Facebook-en bidez, euskaldunoi zuzenduta ziurrenik:

¿Nos ayudas a mejorar nuestra actividad en Facebook? Queremos ofrecerte el mejor servicio posible y para eso necesario conocer tu opinión. ¡¡¡Muchísimas gracias!!! (Hemen)

Espainiera menperatzen ez duenarentzat, horra gutxi-gorabeherako itzulpena:

Webgunea eta zerbitzua euskaraz jaso nahi badituzu, utzi zure mezua Facebook-en, edota jar zaitez gurekin kontaktuan, ondoko bideotatik.  Sinpalta! Mila eskerrr!!!”
(Hemen) eta telefono zenbaki hauetan:1004 eta 900 10 10 10

Horren dei ozena egin eta gero, eskutxo bat luzatuko diegu, ala?