Atlasa.net: Ikusi eta ikasi Euskal Herria!

Euskal Herriko atlas berria martxan da, Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuta, Gaindegiak euskal lurraldeen ezagutza sustatzeko asmoz egin duen plataforma.

Atlasa.net: Ikusi eta ikasi Euskal Herria!Zer da?

Gure errealitate ekonomiko eta sozialaren adierazle anitz bisualizatzeko aukera ematen duen tresna multimedia da, Euskal Herria eta bere lurraldeak aintzat hartzen dituena.

Zertarako balio du?

Arratoi kolpe bakarrean Euskal Herriko errealitate desberdinen argazkia egiteko lanabes egokia da. Nahi duzun gai eta adierazlea hautatu, lurralde eremua finkatu eta informazio hori mapa gainean nahiz grafika desberdinen bitartez ikusteko aukera izango duzu, klik batean.

Norentzat da egokia?

  • Zuretzat
  • Irakasle eta ikasleentzat
  • Kazetarientzat
  • Ikertzaileentzat
  • Adituentzat
  • ….

Zer eskaintzen du?

  • 4 modulu:: demografia, ekonomia, gizartea eta ingurua.
  • Askotariko adierazleak: biztanleria datuak, jarduera tasa, langabezia tasak, dentsitatea, industria, etxebizitza, eta abar luze bat.
  • Mapak, grafika desberdinak, denbora lerroak…
  • Datuen deskarga.
  • Lurralde eremu desberdinak
  • Euskal Herria Europan.

 

Gehiago jakiteko, jo atarira!

Atlasa.net: Ikusi eta ikasi Euskal Herria!

Atlasa.net