Mixel Berhocoirigoin ekintzailea zendu da

Mixel Berhocoirigoin ekintzailea zendu da

Mixel Berhokoirigoin jaioterri zuen Gamarten bertan zendu da, Baxe Nafarroan, minbiziaren ondorioz eta 68 urte zituela. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren Lehendakari izana, Bakegile gisa nabarmendu izan da azken urteotan. “Baserritar txikien alde konprometitua eta militantzian zaildua -irakurri dugu Argia aldizkarian-, herrigintzan engaiatuta bizi zen eta bakearen artisau lanetan ikusi dugu”. Baxenafarraren heriotzak samina eragin du Euskal Herri osoan.

ZUZEUlaria ere bazen Mixel Berhocoirigoin, 2017a geroztik eta Enbata bidez urtero argitaratzen baitzuen gurean sarreraren bat edo beste. Guzti horiek, gehi euskarazko prentsan gaur berari buruz idatzi direnak eta sare sozialetako dolumin mezuak dakartzagu azpira.

BERRIA: Mixel Berhokoirigoin: «Onak izan behar dugu ez bakarrik diskurtsoetan»

ARGIA: Mixel Berhokoirigoin hil da, Nafarroa Behereko laborari, sindikalista eta militante ezaguna

NAIZ: Mixel Berhokoirigoin militante eta bakegilea zendu da, eritasun larri baten ondorioz

EiTB: Mixel Berhokoirigoin ‘bakearen artisaua’ hil da

Mixel Berhocoirigoin ekintzailea zendu da

Mixel Berhocoirigoinek “Burujabetza nazionala eta auzi soziala” mintegian emandako hitzaldia, 2016an, gurera Unai Oñederrak ekarria.

Mixel Berhocoirigoin: “Burujabetza behetik gora eraikitzen da”

Mixel Berhocoirigoinek Enbata bidez ZUZEUn idatziak:

EHLG: Hamabost urtez

Apirilaren 17-an zen

Arbolaren egia

Urratsa xehe eta bidea luze

Bakea denen artean

.

Dolumin mezuak

Mixel Berhocoirigoin ekintzailea zendu da

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Mixel Berhocoirigoin ekintzailea zendu da”-ri buruz

  • Graziana Goienetxe 2021-05-09 08:44

    Euskaldun eredugarria. Ederki dagokio izenburuan jarri zaion kalifikazioa: “ekintzailea”.

  • Beñat Castorene 2021-05-09 10:49

    Bai, alde batetik euskal mundu laborarian errotua eta bestetik honen limitak gainditu nahi hausnarketa eta ekintza politiko eraldatzealaren bitartez. Behin topatu nuen goizeko 7etan Auzterlitzeko geltokiko kafetegian”le Monde diplomatique” aldizkaria irakurtzen ari, gaua treinean pasatuta, hitzordu baten ordua goait. Galera biziki handia da Herriarentzat. Pentsatu nuen Pitrau-ren arrazakoa zela eta horrelako laborariak sorrarazten zituen EHa, herri estonagarria eta ederra zela.

  • Milesker danagatik Mixel! Galera izugarria dauka EuskalHerriak zu barik… Besarkada familia … …