MINTZAMINA: 'Abertzaleak eta euskara', Joxe Manuel Odriozola

zuzeu.eus-logo7

Abertzaleen artean euskarak zer leku hartzen duen aztertu du J.M. Odriozolak bere liburuan. Bere hitzetan esanda: “sokaren mutur batekoak estatuaz eta burujabetasunaz mintzo zaizkigu liluraz gainezka, auzitan dagoen nazio-eredua, nazioaren izaera, batez ere nazio politikoa izan behar duela aldezteko. Beste muturrean tiraka dabiltzan euskaltzaleek, aldiz, nazioaren alde bakarreko definizio hori ez dute berretsi nahi inondik ere. Ez dute uste nazio politikoak gaurko testuinguru soziolinguistikoan eta kulturalean euskal nazio kulturala eta linguistikoa sortzeko berezko gaitasunik daukanik.

JM Odriozolak aurpegiratzen die eskuineko eta ezkerreko abertzaleei euskara ere nazio-identitatearen egituran gainerako osagaien pareko eta gisako dela uste izatea, ‘beste’ faktore huts bat bailitzan. Horregatik, abertzaleei ere leporatzen die nazio euskaldunaren gainbeheraren ardura.

abertzaleak, euskara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude