Mintza Eguna izango da larunbatean Beran

Mintza Eguna izango da larunbatean BeranMintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagunen jaia, larunbat honetan izango da Beran. Jaiaren hamargarren edizioa Berako solaslagunek antolatu dute, Euskaltzaleen Topagunearekin eta herriko kultur eragileekin.

Hauxe da egitaraua:

11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Rikardo Baroja Eskolan
12:00 Bi aukera:
A) Bera altueratik. Lekueder eta Garmendiko Bordara bisita
B) Bera karriketatik. Bisita gidatua xokoz xoko
13:30 Mintza Kalejira musikariekin
15:00 Bazkaria Herriko Etxeko plazan
16:30 Esker emate ekitaldia
17:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin

Bazkarian bertako edaria eta postreak izango ditugu, Bidazi elkartearen eskutik. Izena emateko, mintzapraktika@topagunea.org helbidera idatzi edo 674.345.756 telefono zenbakira deitu daiteke.

Euskal Herrian 5.800 mintzalagun daude. Astero elkartzen dira euskaraz aritzeko, eta ikasturte bukaerako jaian elkar ezagutu eta euskaraz gozatzeko tartea izango dute. Bertaratu nahi duten gainontzeko euskaltzaleak ere ongi etorriak izango dira!

Informazio gehiago: www.mintzalaguna.eus

Mintza Eguna izango da larunbatean Beran
euskaltzaleen mugimendua, euskaltzaleen topagunea, mintza eguna, mintzalagunak, mintzapraktika, solaslagunak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude