Mikel Lizarralde: “Frogak emanez hasten dut saio bakoitza”
Umetan familia bazkarietan etorkizuna iragartzeko eskatzen zioten osaba-izebek postrearen ondoren. Gehienek ez zuten oso serio hartzen, baina gurasoak kezkaturik zeuzkan auzokide baten heriotza edo irakasle baten haurdunaldia iragarri eta asmatzen zituen mutiko ilegorriak. “Bakarrik zaude?” galdetzen zioten, eta “ez” erantzuten zuen.
Zuk nola egiten duzu lan? Nolakoa da zure kontsulta bat?
Mediuma eta igarlea naiz. Batzuetan kontsulta osatzeko tarota erabiltzen dut bukaera aldera, baina ez beti.Hasi aurretik beti galdetzen diot etorri denari ea baden zerbait nahiago duena ez esatea. Normalean jendea oso irekita etortzen da eta dena entzun nahi izaten du. Gero, beti erritual bera jarraitzen dut: kandela zuriak pizten ditut, intsentsua zabaldu, kristal batzuk jarri… eta hor daukadan iturritxo hori beti martxan egoten da uraren bidez energia mugiarazteko. Eseri aurretik gauzak ikusten hasten naiz askotan, bezeroaren ahotsaren bidez iristen zaizkit, baina beste batzuetan pertzepzioa indartzeko eskuak hartu behar izaten ditut hasieran.
Deskribatu al ditzakezu pertzepzio horiek?
Izan daiteke sentsazio bat edo irudi bat… Sarritan ahots batek esaten dit halako hemen dagoela. Beste batzuetan izena bakarrik entzuten dut eta zentzua bilatu behar izaten diogu. Gaur goizean, adibidez, Pedro entzuten nuen eta galdetu egin diot bezeroari: “Zein da Pedro? Hemen bada norbait Pedro izena duena”. Esaldi solteak izan daitezke, usainak ere bai, edo ahoko sentsazio bat. Normalean irudiak eta hotsak izaten dira, baina denak batera ere etor daitezke.
Irudiak diozunean, zer esan nahi duzu?
Normalean silueta bat izaten da, gerritik gorakoa edo bularretik gorakoa. Aurpegiaren zatirik handiena ez da ikusten baina bai traza batzuk… aurpegiaren forma, begiak… lausotuta dagoen kristal baten bitartez ikusiko banu bezala.
Trantzean sartzera iritsi izan zara?
Ba,i jaso izan nuen entrenamendua trantzean sartzen ikasteko baina ez zait gustatzen. Kontzientzia pixka bat gorago igo behar da eta hor espiritu bat oso gertu jartzen da eta gure gorputza erabiltzen du komunikatzeko. Ez da zure gorputzean sartzen dela eta kontrola erabat galtzen duzula, baina esperientzia deseroso batzuk izan nituen eta egiteari utzi nion. Orain hasita nago berriro, baina kontsultetan ez, eta beti ere modu oso arinean. Ez didazue sinetsiko baina etxean egiten dugu igande arratsalde batzuetan pelikula bat ikustera joan beharrean –irribarre egiten du–.
Irakurri elkarrizketa osoa eta ikusi bideoa gaztezulo.com-en
Zorionak Zuzeu albistariari portada magufo timatzaile bati emateagatik. Timatzaile jator eta euskalduna, hori bai.
Jende honek nazka ematen dit.
Baita neuri ere.
Timaitzailea?Nik ez dut izan experientzia pertsonalik berarekin, baina elkarrizketa irakurri det Gaztezulon, eta nahiko sinzeroa ematen du. Aipatzen du bertan, jendea “mirarien” bila juten dala ta berak ezin ditula ematen, hau da, zuhur jokatzen duela. Ni ez naiz joan berarengana.
Ikerrekin bat nator. Gainara atzo, platillo hegalari batean gizontxo berde batzuk azaldu zitzaizkidan. Martetik omen zetozen eta esan zidaten egia berdaderoak direla Mikel Lizarraldek elkarrizketan kontatzen dituen guztiak.
Iker: bai, timatzailea. Harritzekoa, elkarrizketatzaileak bestelako galderak ez egitea. Esaterako: “Igarle bezala ongi irabazten al da?”; “Zenbat kobratzen diozu bezero bakoitzari?”; “Irabazitako dirua deklaratzen duzu, ala igual nahiago duzu ez erantzun?”; “Igarle profesionala izan baino lehen, beste ezertan lan egin al duzu inoiz?”; “Energia fisikan garatutako kontzeptua da. Nola neurtzen ahal dira zure <>: juliotan, kaloriatan, kilowatt ordukotan?”; “Umetan horrelako gauzak esaten zituenean, zure gurasoek ez al zintuzten eraman psikologoarengana?”, eta holakoak. Niregatik, horrelako jendearen aurrean, tolerantzia zero. Eta benetan, asko, asko nekatzen nau hau zergatik pentsatzen dudan esplikatzeak…
Besteen gainetik sentitzen direnak ibili ohi dira tolerantzia kontuekin. Alegia, inkisizioko prailea, ogasuneko inspektorea, polizia uniformatua… Gerta liteke ordea norberaren egia berdadero borobilarekin bat ez datozenak ere hitz egiteko eskubidea izatea, edo ez izatea erabat inozoak, edo ez izatea arazo psikologikorik…
Tolerantzia da norberak bezala pentsatzen ez duen eta norbera bezala bizi ez den jendea errespetatzea. Hori, jendarte honetan bizitzeko, ezinbesteko joko-araua da.
Hala ere, horrek ez du esan nahi jokabide guztien aurrean toleranteak izan behar dugunik. Inork ez du eskubiderik besteren ezjakintasunetik edo ahuldade emozionaletatik probetxu ateratzeko.
Mikel Lizarraldek txikitan ez zuen bere birramonaren mamua ikusi. Nola dakidan? Mesedez!
Euskaltzaindiaren hiztegi batuak horrela dio: ‘toleratu, legezkoa edo bidezkoa ez dena barkatu edo ez zigortu’. Orotariko hiztegiak berriz honako testua dakar:’toleratu: Kardinal Toletek ere eztutu kondemnatzen […] eta Aita Saindiak toleratzen baititu dakialarik. Tt Arima 59′.
Esaten ari zara Lizarralderen kontsultara dijoazten guztiak ezjakinak edo ahulak direla; baina, ezagutzen duzu hauetako norbait? Amen! batekin bukatzea bakarrik falta zitzaizun.
Gezurra,gezurra eta milla aldiz gezurra.
Kontuz tipo honekin.
Ez kaso egin.
Bi milla urte apaizekin,ayatolekin,mendebaldeko linimento saltzailekin,budistekin,tantrarekin,txamanekin…….
Eta orain euskaldun medium “jator” batekin.
Nazka.
“LA UNICA IGLESIA ,MEZQUITA,TEMPLO,MEDIUM QUE ILUMINA…ES LA QUE ARDE”
Oso ona, Durruti, eta oso ados amona Mantangorrirekin.
Mendeetan ilunpetan bizitzera kondenatu gaituztenen pareko fede itsua ez da onargarria. Tolerantzia, egia absolutu iluna aldarrikatuz gainerakoak kondenatzen zituztenen kontra aldarrikatu behar izan zen.
Orain ideia hori beste iharduera ilun batzuren zuritzeko erabiltzea gauzak aldrebestea da.
Oso galdera onak egin ditu Amonamantangorrik.
Guda santu batean hiltzen ba zera,ez zera betirako zerura joango.
Nibelungoek, hil ta gero,walkiria batekin inoiz ez larrua jo.
Ni,ez naiz beste gorputz batean errenkarnatuko.
Zerura ta inpernura ez gara joango iñoiz ez,bakarrik gure inkonsciente kolektibo existitzen direlako,(beno,Patxi Lopez agian purgatoriora bai )
Eta ,Mikel:HIL DUTENEKIN,INORK EZ DU HITZ EGIN. JAMAIS.
Ordun, zure barrura begira,aska ezazu, eta esan :Barkatu peña, dena gezurra da.
Te sentiras mejor.
La verdad te hara libre.
Likiniano aurrera.Dios no existe.
Milesker ezjakinei bidea erakustegatik!!! Me siento libre!!!
Ba ni bitan izan naiz Mikelen kontsultan, eta ez zait inolaz ere timatzaile bat iruditzen. Benetan gaitasun itzela duen pertsona iruditu zitzaidan, bietan. Beregana galdera batzuen erantzun bila joan izan naiz, eta berak esandakoak, lasaitzeko eta bizitzari aurre egiteko balio izan dit, besterik gabe.
Gauza asko asmatu dizkit, gainera.
Niri balio izan dit, eta ez diot inori demostratu beharrik bera profesional bat dela, nik sentitu dudalako hala dela.
Hala ere badakit, hortik timatzaile asko ere badaudela. Baina horrek ez du esan nahi guztiak hala direnik.