“Mezu galduak ziren!”

Angela Espinosari flickerretik hartua
Angela Espinosari flickerretik hartua

Duela pare bat aste gutxi gora-behera, Zuzeuko bloglaria den Eider Rodriguezen azken sarrera irakurri nuen,”Ez dugu ulertzen” deiturikoa. Oso ona iruditu zitzaidan, han idatzitakoen antzekoak ene inguruan ere gertatu izan dira eta.

Bertan, telebistak bere inguruko generazio ezberdinetan eragindako jarrerez hitz egiten du Eiderrek, eta irakurtzen nengoen bitartean nire inguruan jazotakoak zetozkidan burura.

Oroitzen naiz nire amonak mugikorra erosi zuenekoaz. Beti kalean ibiltzen zenez, sakeleko bat erostea aholkatu zioten alabek, eta ondo kostata, baina azkenean erosi zuen “katxarro” hori. Erosi zuen bada, zegoenik eta mugikorrik sinpleena eta baita erabiltzen ikasi ere piskana bazen ere.

Egun batean, klasean nengoela, hainbat mezu iritsi zitzaizkidan mugikorrera. Ireki nituenean han neuzkan amonaren lau mezu huts. Kezkatu egin nintzen zerbait pasatzen zitzaiolakoan eta deitu egin nion jarraian. Baina kezka barre algara bilakatu zen “mezu galduak” zirela azaldu zidanean, errieta egin zidan, gainera, ez erantzuteagatik!. Dei galduak egiteagatik ez zela ordaindu behar eta, logika bera jarraituz, mezu galduak bidaltzearekin xahutu zuen ene amonak bere mugikorreko lehen karga.

Gaur egun edarto batean ikasi du horren erabilera, hari mezu bat bidaliz gero, nahiz eta mezuan galderaren bat jarri, dei galdu batekin erantzuten du.

Gora amuma!!

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara