Mikel Garciaren "Zeluloidezko begiradak" liburuaren aurkezpena
“Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio moduonena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin… leku batetik bestera eramatenzaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantailahandi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egonarren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean”.Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gaidirenei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert,Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, JuanbaBerasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna,Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga.