Aurkezpena!

Blog hau estreinatu orduko nire burua aurkeztea erabaki dut, beraz, ekin diezaiogun lanari!!
Blogean berton dakarren moruan, Iraitz Madariaga dut izena eta kazetaritzako 3. mailan nago.
Joan den egunean, nire bizitzan zehar gehien harritu nauen email bat iritsi zitzaidan, ondo idazten dudala eta “zuzeu”ko sinadurak atalean parte hartu nahi ote dudan galdetzen.
Ikusten duzuenez, baiezkoa izan zen nire erantzuna, ondo gustora emandako baietza gainera. Beraz, aukera hau aprobetxatu eta ahalik eta zuku gehien ateratzeko prest nago.
Espero dut nik hemen idazten dudana zuen arnasaldiko goxoki izatea…
Agur bero bat!

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara

Zer duzu buruan “Aurkezpena!”-ri buruz

  • Zuen arnasaldiko goxoki izatea!!! Ze polittaaaa!!! Laxte nobela bat idatzikozuuuu!!! Jajajaja! Animooo artuezun bide berriyan da eutsi goiaiiii!!!