Michel Duhart: Lapurdiren historia laburra (Lehen partea)
Michel Duhart: Lapurdiren historia laburra (Lehen partea) –
Lapurdi, bizkonderri bilakatu zen XI mendearen hasieran, 1023. urtean, Louis Sanche Nafarroako erreinuaren kimuaren (rejeton de la maison royale de Navarre) mesedetan; XII mendearen bukeraino pasatu ziren zortzi bizkondetarik lehena. Hiri nausia Baiona zen. Hauiek zuten eraiki gaztelu zaharra (Château vieux) nun egin zuten beren egoitza. Boterea galdu zuten, noiz eta, Lapurdi probintzia Akitaniako dukearen eskuetara pasaturik, aldaketa politiko berak gertatu zirelarik bertan Akitania guzian bezala. Izan ere, Akitaniako Eleonore, Frantziako Louis VII ondotik, Angleterrako Henri II rekin ezkondu zelarik, bizkonderria pasaarazi zuen Angleterraren menpera.
Aldaketa horrek errrezistentzia bat sortu zuen jaunen (seigneurs) artean, independentzia bezalako zerbaitekin ohituak baitziren. Lapurdiko bizkondea, Arnaud-Bertrand lehenbiziko asalduetatik zen, bainan borroka ez zen orekatua. Richard, «lehoi bihotz» deitutakoa, herrira etorri zen lasterka, Baiona setiatu eta hartu, Lapurdi guzian gaindi kurritu eta bere boterea denetan inposatu.
Herria bakeztatu ondoren, erabaki zuen Baiona ez zela gehiago Lapurdiko hiri nausia izanen. Jarri zuen zuzenean erregearen agindupean, hau bertan prebost (prévöt) baten bitartez ordezkatua zelarik. Arnaud bizkondeari dagokionez, 1174 urtean, bere egoitza Uztaritzera ereman zuen, eta, ordutik Uztaritze bilakatu zen Lapurdiko hiri nausia. Bertan eraiki zuen Lamotheko gaztelua, denbora luzerako euskaldunekin errekuperatu nahi zuelako Baionan galdu zituen bere prestigioa eta autoritatea.
Alabainan, garaia eta pentsamoldea aldatu ziren. Baionesengandik askatu eta, Lapurtarrek ez zuten egon nahi jaun baten menpekotasunean, hau euskaldun jatorrikoa izanikan ere. Nahi zuten libertatea errekuperatu eta beren antolakuntza propioa sortu.
Guillaume Raymond de Sault, azken bizkondearekin, Lapurdiren gainean zauzkan haren eskubide eta prerogatiba guzien abandonua eta salpena negoziatu zuten. Lapurdi eta Baiona arteko bereskuntzak, Lapurtarren eta Baionesen arteko interes borrokak sortuz, ondorio latzak eragin zituen.
Baionak, Inglesen kontrolpean, garai oparoak bizi izan zituen, itsasuntzigintzari eta atzerriko komertzioari esker. Aberastasun horrek jin-arazi zuen jendetze bat osoa, hizkuntza erromanikokoa edo gaskoierakoa. Horrek ez zuen areagu baizik Baionesen eta Lapurtarren artean jadanik zegoen arrakala. Hainbat mendetan zehar, liskarrak, nahasmenduak eta matxinadak ohizkoak bilakatu ziren.
1338 urtean, nahasmendu horiek larritu ziren, Edouard III, Anglaterrako erregeak Lapurdiko lurraldea Arnaud de Monfort Ageneko jauntxoari esleitu ziolarik emandako zerbitzuen saritzat. Lapurtarrek, egitate horretan beren pribiligioen aurkako kalte larri bat ikusi zutenak, asaldatu ziren. Partikulazki gaitzitu ziren, Durfortek, Pee de Pouyanne Baionako alkatea zen beren etsai gorrotatuenaren sustengua zuelako. Lau urteren buruan beraien aldeko ebazpen baten ondoren, setioa baratu zen. Garai bertsuan, Proudineseko zubiaren gertaera tragikoak ez zituen izpirituak lasaitu.
Beren bizkondeen zuzendaritzatik askatuta, lapurtatrrek erabaki zuten konstituzio bat sortzea: honek soberania populuari emaiten zion, noblezia eta apaizak afera publikoetarik erabat aparte mantenduak zirelarik. Azken erabaki hau justifikatua zen: Lapurdin, lurralderik ez zaukaten bainan anabasa sortzen zuten hirurogei bat familia noble baitziren.
Inglaterreko erregeak onartu zuen baile baten bitartez ordezkatua izan zedin. Honek konpetentzia guziak betetzen zituen, tribunalaren buru zen, eta, kudeaketarako agente guziak izendatzen zituen. Kargu hau, hasieran erregearen funtzionari batena zena, piskanaka familia zenbaitena bilakatu zen. XVII mendean, eraldaketa kaltegarri horrengatik, Senpereko jauna eta Urtubikoa konpetentzian sartu ziren funtzioa lortzeko, eta, beren aldekoek, Sabel xuri eta Sabelgorri taldeek, zer nahi gehiegikeria eta nahasmendu egin zituzten.
Bailerriko tribunalaren egoitza Uztaritzeko Bizkondearen gazteluan zegoen. XV.mendetik goiti, lotinant general (lieutenant general) bat zen president, gero bi ziren, bata zibila eta bestea kriminala, gei erregearen prokuradore bat. Tribunalaren konpetentzia unibertsala zen, bailea zen juje normala auzi zibil eta kriminel guzientzat. Errekurtsoak joaiten ziren Lanneseko senekalera, Baionan zegoena, eta, batzuetan hortik Bordaleko parlamentura ere. Lapurtarrek estimatzen zuten tribunal hura; Izan ere, Uztaritze probintziaren erdigunean izanki, biziki hurbilerraz zen, debateak euskaraz egiten ziren, eta, justiziaren erabakiek errespetatzen zituzten arbasoen ohiturak agintzen zituen arauak, denek ezagutuak zirenak.
Biltzarra zen Lapurdi probintzia gobernatzen zuen asanblada herrikoia. Parroki bakoitzak bidalitako bi ordezkariez osatuta zegoen. Ordezkari hauek beren parrokiako asanbladak emandako mandatu inperatibo (mandat imperatif) baten eremaile ziren. Parrokiako asanbladak bertako etxeko jaun guziez osatuak ziren. Horrek erran nahi du, etxalderik ez zaukaten mutilek eta jornalerek ezin zutela parrokiako asanbladan parte hartu.
Baileak galdeginik, bera ere hautetsia zen Sindikak (syndic) zuen biltzarra konbokatzen eta azaltzen zizkion soluzionatu behar ziren arazoak. Orduan ordezkariak bueltatzen ziren beren parrokietara, asanbladak biltzera eta arazoak azaltzera. Asanbladak erabakitzen zuen, eta, ondoko astean, ordezkariak berriz biltzarrera joaiten ziren bozkatzeko beren parrokiako asanbladaren abisuaren araberan. Parrokia bakoitzak boz bakar bat zaukan, nahi bezainbat biztanle izanikan ere. Ezin izan zen eztabaidarik edo gatazkarik, zeren eta, ordezkari bakoitzak mandatu inperatibo bat baitzeukan.
Biltzarraren konpetentzia unibertsala zen, justiziarentzat izan ezik.