Mendialdeko herritxo bat nola erdalduntzen den

Mendialdeko herritxo bat nola erdalduntzen den

Gai delikatua, Nafarroako mendialdeari dagokiona. Ez dakit zein izan daitekeen konponbidea.

Hasierako egoera:

Herri euskalduna da, euskara da ohiko hizkuntza etxe barnean eta kanpoan.

1. pausoa:

Euskaraz ez dakien lagun bat iristen da bizitzera. Herritarren bilerak hemendik aurrera erdaraz egin behar dira. Kasualitatez erdaldun hori zinegotzi bihurtzen bada, ibarreko udaleko bilkurak ere erdaraz egin behar dira hortik aurrera.

2. pausoa:

Jende gehienak lana eta ikasketak kanpoan egiten ditu. Bikotekideak ere eskualdetik kanpo hartzen dira, eta denbora bat pasatuta, herriko etxe gehienetan bada erdaldun bat. Etxe horietan, edukazio onaren izenean, erdaraz egiten da.

3. pausoa:

Apeza, Nafarroako Eliz agintarien jarraibideak betez, funtzioak edo hileta elizkizunak ele bitan egiten hasten da, euskara hutsean egin ordez. Handik denbora batera, funtzioak bakarrik ez, meza normala ere ele bitan egiten hasten da.

Bukaerako egoera:

Herritar gehienak euskaldunak dira, haur guztiek euskaraz ikasten dute… Eta erdaraz egiten da, etxe gehienetan eta, jakina, etxetik kanpo.

Mendialdeko herritxo bat nola erdalduntzen den Mendialdeko herritxo bat nola erdalduntzen den Mendialdeko herritxo bat nola erdalduntzen den Mendialdeko herritxo bat nola erdalduntzen den Mendialdeko herritxo bat nola erdalduntzen den

42 pentsamendu “Mendialdeko herritxo bat nola erdalduntzen den”-ri buruz

  • Somorrostro Harana 2013-08-07 21:35

    Laburpen bikaina, baina nik beste puntu bi jarriko nituzke, Nafarroan eta Iparraldean gertatu dena aipatzen batez bere.

    Bertokoek euskaraz lotsatzen dira eta erdaretara pasatzen dira (gaztelerara hegoaldean eta frantesera iparraldean) berbakuntza kultuagoak direla pentsatuz (gaur dakigu egon ez daudela berbakuntza kultuagorik).
    Ia erdaraz ez dakiten gurasoek ez diete euskara irakasten euren seme-alabei. Pilotan hainbat kasu ikusi daitezke Nafarroako pilotari ohien semeak entzunda.

  • Eta ezin dute herri horren biztanle euskaldunek kalean euskara erabili lagun berri horri han euskara dela herriko hizkuntza jakinarazteko?

  • “Norbait”-i:

    Ez dakit ba; zu ez zara erdarara pasatzen parean euskaraz ez dakien bat duzunean?

  • konponbidea? bileretan jende aurrean esukeraz egitea. Erdaldunari adieraztea ez dela ideia ona bera zinegotzi izatea euskera jakin gabe. Lotsa senti dezala berarengatik -gainontzekoek- erdarara pasa behar dutelako. Gutxienez ulertzen ikasi beharko lukeela senti araztea.

    Aipatutako hori bera entzun dut gertatu dela Gipuzkoako Goierriko herri txiki batean. Kasu konkretua ezagutzen dut bertakoak kontatua. Gainera euskeraz ez dakiten horiek oldartu egiten omen dira herri-bileratan norbait euskeraz hasten bada, eta jakina euskaldunen ia %100ak ADNan hizkuntz komplexua hezurretaino sartuta dugunez, ba horixe…todos en castellano!!!

    Zer egin? garbi dago herri-bilera batean publikoki beti euskeraz egin. Gero elkarrizketa pertsonaletan gaztelaz egingo diozu. Eta baten bat oldartzen bada aurre egin eta -kasu gehienetan bezala- lotsatzen ez bada, berriro aurre egin eta gatazka sortu. Bestela jai.

  • Eta mendialdeko herritxo euskaldun bateko bat hamar kilometroren inguruan duen beste mendialdeko herritxo euskaldun batetara joaten denean zeharo harrituta geratzen da bere adinkideak, 30 urtez azpikoak, erdara makarroniko batean hitzegiten dutela ikustean euskaraz beharrean. Euskal metropolira atera izan direnean ikastera, lan egitera edota aisiaz gozatzera, etxean eta derrigorrezko hezkuntzan jasotako euskarak gutxi asko balio duela konturatzen direlako, eta beraien erdal maila metropoliko erdal mailara gerturatzeko ahaleginean jartzen dira beraien mendialdeko herritxo euskaldunean. Ile apaindegiko elkarrizketak bi euskaldunen artean erdaraz emateraino, atzealdean komunikabide erdalduna pizturik dutelarik.
    Izan ere euskaraz hitzegiten ikasi egiten den bezalaxe erdaraz hitzegiten ere praktikatuz ikasten da, eta ez naturalki askotan ulertzera ematen den bezala. Eta denok barre egingo dugu ¨funtziona¨ iragarkiaren kontura, euskaldun nahiz erdaldun.

  • Naparroan-ek aipatutako arazoa, euskarak aurrera egingo badu, premia osoz konpondu beharreko arazoetako bat iruditzen zait. Herri euskaldunak, harnasguneak, galtzen ari gara egunetik egunera. Euskal Herriko alde batetik bestera, mendebaldetik ekialdera, denean.
    Naparroan-ek hain ondo ekarritako adibideei beste bat gehitu nahi nioke: herri euskaldun batera bizitzera joaten den “euskaltzale” erdaldun konpletoarena. Herri euskaldun batera doaz, herriaren “euskalduntasunarekin” liluratuta… eta herria erdaldundu besterik ez dute egiten, ez baitute euskara ikasteko inongo asmorik. “Asignatura pendiente” dutela hori, esaten dizute kasurik onenean, herrian 20 urtez bizi badira ere…
    Herri horietan ekin beharra dago, hizkuntz politika egoki bat garatu bertan, lehen bai lehen. Baina ezin du izan soilik bertakoen lana, hemen aipatu diren arazoak bizi-bizi daude eta. EAEn Hizkuntz politikaren ardura dutenen lana da hori (Nafarrena eta Iparraldekoena hobe ez), baita Nafarroan eta Iparraldean eragiteko ere.
    Gaia aztertu eta koponbideak saiatu behar lukete, euskararen geroarekin kezkarik balute behintzat.
    Edo zer egin behar dugu? “Bizpahiru belaunalditan” desagertu arte begira egon?

  • Barkatu, baina ze bildur edo lotsak galerazten dizuete herri horiek zein diren esatea?
    Hausnarketa bat gehiago: aurreko etorkinaldiak herri handi gehienak erdaldundu zituen; oraingo hau herri txikietaraino iritsi da. Adibidez, Hernani bezain erdalduna izango al da Goizueta urte batzuk barru?

  • Ez dago beldurrik. Lotsa apur bat bai, dagokigunagatik… Izenak nahi? Etxetik hasiko naiz: Bakio, azken 40 urteotan erabat erdaldundutako herria, eta berarekin Mungialdea osoa (Mungia ez. Mungia lehenago erdaldundu zen): Maruri-Jatabe, Gatika, Laukiz, Fruiz, Gamiz-Fika, Meñaka…

  • Bai JJ, duela egun gutxi izan ginen Urdulizen eta ez genuen hitzik ere entzun euskaraz. Tristetu egin ginen jakina…

  • Nafarroan-ek egin iruzkina ongi egina dago. Hala ere, nire galdera honako hau da: Eta zergatik gertatzen da gertatzen den amildegirako kate hori? Zergatik karta-gaztelu hori erortzen da erortzen den bezala?

  • Euskaldunok hainbat urte daroatzagu besteei errua botatzen gure herrietako pertsonen euskara erabilpena jaisten den bitartean, gure burua zuritzen behin eta berriro. Uste dut heldu dela garaia autokritika egiteko, lotsak galtzeko eta euskara gure bizitzan lehenesteko horrenbeste maite baldin badugu.

  • “Berba egin”-i:

    Egun on! Neurri batean arrazoi duzu, baina gatozen kasu zehatz batera: bizi zaren lekuan herriko batzarrak euskaraz egiten dira. Gaur, lehenbiziko aldiz, euskaraz ez dakien bat etorri da. Zer eginen duzu zuk?
    Gauza bera udaleko bilkuretan, bazkarietan, etab. Gero eta zailagoa da egoera horietan denek euskaraz jakitea/ulertzea.

    • Aupa Naparroan!

      Zer egingo nuke? Euskaraz berba egin, jakina. Askotan esan dugu errespetu falta dela euskaraz berba egitea horrelako kasueta baina gaur egun, ditugun baliabidekaz ez da errespetu falta handiagoa euskara jakin gura ez izatea edota askotan euskara gorrotatzea? Beti euskaldunok moldatu behar dugu erdaldunei, ala? Beti erdarara guk aldatzen badugu eurek ez dute euskara erabilgarria ikusiko eta horregaz guztiagaz ez dute beharra sentituko. Euskaldunon hizkuntza euskara da eta euskaldunok ez badugu erabiltzen, mundu kultural aberats honetan ez du inork erabiliko. Autokritika eta esfortsua behar dugu euskara erdara guztien parean ipintzearren.

      P.D. Ni guztiz erdal eremu batean bizi naiz eta amorrua ematen dit euskal eremuetako hainbat pertsonen jarrera ikustea. Askok ez dute baloratzen zein sortea daukaten euren eguneroko bizitzan euskaraz egin ahal izatea eta erdaraz hautatzea. Goibela.

  • Nire uste apalean, Espainiak eta Frantziak (bertoko elite zenbaiten laguntzaz) euskara desagerpenaren mugaraino ekarri dute. Horri buelta emateko euskaldunon ekimen soila ez da nahikoa dagoeneko. Babesa behar dugu, eta lidergoa. Euskararen aldeko lidergo ekonomikoa eta politikoa. Egun ez daukagu ez batetik ez bestetik ere.
    Hori zuzendu ezean, alferrik da erromesen gisa ibiltzea herririk herri, kalerik kale, ondokoak gureratu nahian.
    Euskararen aldeko egitasmo politiko zintzoa eta ausarta ezinbestekoa da. Bestela galeraren kronika etengabe honekin jarraitzera zigortuta gaude.

  • Peru Dulantz 2013-08-08 12:30

    Argi dago zer egin behar den: euskarari eutsi! Eta ez dakitenei ikasteko gonbitea/eskaera/exijentzia egin.

  • Naparroan-i, atrebentzia ez bada.
    Etorri berriari itzultzaile bolondres bat jarriko nioke parean, batzarretarako, eta euskara ikastera “animatuko” nuke.
    Hori, noski, taldeak egin behar luke, eta ez herriko euskaltzaleak edo euskaltzale pareak.
    Berak errespetuz jokatuko balu, urte bat edo biren buruan, ez luke itzultzaileen beharrik izango.
    Horretarako baina, esandakoa, hizkuntz politika zehatz bat behar da atzetik, irizpideen laguntza eta taldearen babesa. Bestela, galduko duzue / dugu, ohi bezala.

  • Gipuzkoako Goierriko herri batean ere gertatzen dira elebitasun “xelebreak” (herri zehatz bat dut gogoan baina beste batzuetan ere gertatuko dira antzekoak).
    Kontua da Udaleko Osoko Bilkuran erdaldun bakarra dagoela, eta alkateak eta zinegotziek gehienbat euskaraz egin arren, hor ibili behar dutela euskaraz esandakoa gaztelaniaz ere esaten. Beste munduko gauza ote litzateke, Euskal Herrian, alkate edo zinegotzi izan nahi duenari baldintza bat jartzea, alegia, elebidun izatea?
    Eta elizkizunetan ere bada antzekorik. Herri horretan, apaiz gehiago ziren garaian behintzat, meza batzuk euskaraz ziren eta beste batzuk gaztelaniaz. Orain, ez dakit apaiz gutxi izateagatik edo goragoko aginduren bat dagoelako, elizkizun elebidunak egiten dira. Nik uste dut herriko erdaldunek meza euskaraz segitzerik badutela, ze, elebitasun horretan, ez da euskara, preseski, nagusitzen.
    Euskaldunok beti “adeitsu” hizkuntza kontuetan. Irudipena daukat politikari lotutako gauzetan indar asko xahutzen dugula, baina gure barne-muinari lotuta dagoen hizkuntza aldamenetik pasatzen uzten dugula maiz (herritarrok, oro har).

  • Naparroan eta besteok irakurtzeko artikulu ezinhobea. Asko gustatu zait eta gauza interesgarriak daude gure hizkuntzagaz lotuta.

    http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-04/017/001/lege_info.htm

  • Euskaldunok Ameriketako beltzek egin zutena egiten ez badugu jai dugu. Oroitzen Rosa Parks estatubatuar beltzak nola uko egin zion bere eserlekua zuri bati uzteari, bada, horixe bera egiten hasi beharko dugu zenbait tokitan. Proposatzen dudanak euskaldun ez gutxi asaldatuko ditu, ez dut zalantzarik, baina kontuan izan Rosa Parksek jarrera hori hartu zuenean beltz askori ere ez zitzaola zuzena irudituko.

    Gure konplexuak astindu behar ditugu eta horretarako jakina udaletako osoko bilkura – Maitek aipatutakoaz ari naiz- penagarri horiek salatu behar ditugu. Zinegotzi euskaldunei euskeraz egitea exigitu eta erdalduna konpon dedila nahi duen bezala, berak aukeratu du euskara ez ulertzea.

  • Orain dela urte batzuk, kostaldeko herrietara joan nintzenean han lan egiten zuten beltzaranek euskaraz lasai mintzatzen ziren, zergatik? ba han bizitzeko euskara jakitea beharrezkoa zela ikusi zutelako, Beraz erakutsi diezagun erdaldunei herri hoietan bizitzeko beharrezkoa dela euskara jakitea.

    Beraiek dira herriko girora moldatu behar direnak, ez gu.

  • “Beraz erakutsi diezagun erdaldunei herri hoietan bizitzeko beharrezkoa dela euskara jakitea.”
    Nola? Ez baita horrela dagoeneko, alderantziz baizik…
    “Beraiek dira herriko girora moldatu behar direnak, ez gu.”
    Praktikan hau ere alderantziz da. Geratzen da inon herririk, kanpotarrek euskara ikasi beste erremediorik ez dutenik?

    • Beti euskaraz arituz, lagun erdaldunak han bizi nahi badu badaki zer egin behar duen, baliabideak (liburuak, internet, euskategia, etab) emanez euskara ikasi.

  • Duela urte eta erdi pasatxo, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, ahots gorako hausnarketa eskatu ziguten gai horren gainean.

    Hausnarketa hori Galtzaundi aldizkariaren 353. alean dago jasota, izenburu honekin: “Nola babestu herri txiki euskaldunak, euskaldun izaten jarrai dezaten” (6-11. or.). Alearen PDFa hemen dago: http://www.galtzaundi.com/fitxategia_ikusi.php?produktua=g&publidata=2011-11-18&zenbakia=353

  • Merzi, Imanol!

  • Imanoli: mila esker!

  • Fermin Galparsoro 2013-08-08 17:55

    Hizkuntzak, nahasketa eta zapalketa prozesu konstatean bizi dira. Zerk egiten dau, muga deituriko marra imaginarioen alde baten, hizkuntz bat hitz egitea eta mugaren beste aldean dagoen alboko herrian beste hizkuntza bat erabiltzea? Boterearen orekak. Hau da puntu horretan bi estaturen indarrak orekatu egiten dira eta bakoitzak bere aldean bere nahia betearazten dau, hizkuntza barne.
    Gurean ez da indar oreka hori emoten, ez bait daukagu estatu propiorik eta ondorioz euskera ez dau iñork defendatuko. Horregaitik Bizkaian eta Gipuzkoan gero eta euskera gutxiago entzuten da, horregaitik, iparraldean eta araban euskera museo hizkuntza bihurtzeko ez da asko falta eta horregaitik Nafarroako ipar erdian gero eta español gehiago entzuten da.
    Eta erromantikoen penarako bada ere, euskerak defendatuko dauan indarrik (estaturik) ez badauka jai dauka.
    Euskera ez dogu pertsonen borondate onagaz salbatuko, gure gainetik, instituzio español/frantzesak, hedabideak, eleiza, inmigrazioa, legeak, hezkuntza, behartutako edukazioa… bait dagoz.
    Grazia haundia egiten deustie, gure sasi politkoen komentario asko eta askok: Euskera ez dakitenak seduzitu egin behar doguz, ikusi behar dabe euskera ikastea posible dala, ezin dogu iñor behartu euskera ikastera…
    Munduan, bere lurraldean hizkuntza propioa erabilarazten duen estatu bakarra izango omen gara. JA!
    Beno, egia esan, estatu propioa nahi ez daben sasi politiko hauengandik egia esan ezin asko gehiago espero…

    • Ezartzen duzu sententzia bat berez egia ez dena: estatuaren beharra ezinbestekoa dena, euskarak iraun dezan. Ez da egia. Gai ezperdinak dira, biak oso interesgarriak, baina ez daude harremanaturik kausa-ondorio erlazio eztabadaezin baten bitartez. Ez dut orain parrafada bat botako adibide egoki lagungarri zerrenda bat eratuz neure tesi honen defentsa-gogo estu larrian.
      Herriak du egin beharra, eta besterik ez da, dagoen moduan eta dagoen puntuan dagoela. Bistan da aldeko faktore anbientalek lagunduko dutena, baina nahi ukan behar da. Bai, behar da borondatea; eta bai, limurtzen segitu behar da. Bai, izan behar da interesezko; bai, izan behar da desiragarri; eta bai, izan behar da hori dena lortzeko kapable. Gauza pila bat, baina erronkak maite ditugu.
      Abia zintezke inposatzearen bidetik, baina hemen geratzen naiz noragino iritsiko zaren begira. Nik ez dut oihu eta aurpegi itsusi gehiago ikusten segitu nahi, bizitzea alferrikalduz. Eta gure gazteek, ez ditut horretarat ikusten gehienean.
      (1) Estatuaren zain egonez geroz, jai dugu. Beranduegi da.
      (2) Estutuaren zain geratzea, aitzekia da. Gezurregi da.
      Euskaraz egin behar da, eta bide kultua eta edukatua ez badugu jorratzen, hemen bizitzerik ez dago.
      Eta barka aizeniezait xinpleziaa, baina erranen dizut nola egiten den: eginez.
      Begirunez,

  • Hemen, eri gaude. gaizkitu ginen aspaldi eta gure eritasuna diagonostikatu gabe ari gara jo eta su, alde batera eta bestera. Euskaldun gizartea dago eri, dago gaizki. Zu eta ni eta denok gaude eritasaun batek jota eta eritasun hori sendatu beharrean, gure gizartea sendatze bidean jarri beharrean, nonahi topatzen ditugu errudunak. Egin dezagun gure gaitzaren diagnosia eta, orduan, behar bada….

  • Estatuaren zain ezin gara egon, baina Estatuaren bila abiatu behar dugu ezinbestean, euskarak aukerarik izango badu. Estatutuaren zain geratzea aitzakia da, baina Estatua beharrezkoa dugu.
    Eginez eta begirunez ez da nahikoa dagoeneko. Borondatea, eta limurtzea ezinbestekoak, baina eznahikoak era berean. Eta hizkuntza interesezko eta desiragarri zerk egiten du hedabideek, beharrak eta botereak oro har ez badira?
    Euskarak borondatezko izan beharko du neurri batean: euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzen diren neurrian. Beste guztia, nahita ala nahi gabe erderen inposaketaren alde jokatzea da. Borondaterik onenarekin bada ere.

  • fermin morrokozoko 2013-08-09 06:48

    Nahasketa dago hor. Eta nire, eta nirearen, alde ez dagoena, nire etsaiaren alde dagoela kontu hori, murritz-murritza da, ez da egia, eta garuna eritzen digu. Adimena irekin behar da.

  • fermin morrokozoko 2013-08-09 06:48

    …ireki…

  • Nahasketa non?

  • fermin morrokozoko 2013-08-09 15:08

    Zuk badakizu nork duen boterea hemen? Ezagutzen dituzu? Ba dakizu beurek ukanen dutela bestela ere bai, ezta?, alegia, aparteko estatu berri batetan. Beren artean zaudea?

  • Ez nago ados.

  • Eta ez nago “beren” artean. Adimena ireki behar da, bai.

  • fermin morrokozoko 2013-08-09 16:26

    Zerekin ez zaude ados? (Galdetzen hasi gara)

  • Edut inoiz ezagutu (estatu modernuak baino lehen agian ez baina orain bai) galtzeko arriskua ezndun hizkuntzarik,estatu baten babesa ez duna. Ta estatua ez degun einean,euskalduna izatea ta euskaraz bizitzen saiatzea,militatzia edo burukortasunaren gauza dira. Nahiz ta gure politikariak beraietaz espero zana ein,ta euskarari bere tokia eman,espainiak lege berri bat atera ta eindakoa deusestatu zezakeen lasai asko. Beraz estatu gabe,Espainiaren borondate ona (ez dakit hirtaz dun baina tira) izango zan azken hitza eukiko zuna. Ta nortzuk uste dute zerbait eingo zuketela Euskararen errekuperazioaren alde?

  • fermin morrokozoko 2013-08-10 08:13

    Azken hitza herriak du.

  • Bai Fermin, herriak. Kolonizatutako eta asimilatutako herriak. Espainiarren eta frantziarren legedien menpeko herriak. Kolonizatzaileek ezarritako baldintza guztien menpe “askatasun osoz” erabakiko du herriak. Ez Estatu libre eta ez beste ezerren beharrik gabe. Miliko espainiarren babesean. Harrapazank!

  • fermin morrokozoko 2013-08-10 18:11

    Beraz, kolonizatu behar zaituzte? Sentitzen dut. Doluminak.

  • Berdin. Segi onddo.

  • fermin morrokozoko 2013-08-11 13:32

    Argitu nahi nuke gauza bat. Irudipena dut, ulertu didazu(e)la estatua ez dela behar hizkuntzaa defendatzekoz, eta kontra nagoela. Ez dut hori pentsatzen (behar dela ere ez dut garbi), baina ez didazue ñabarduraa harrapatu, uste dudanez.
    Uste dudana zera da: Estatuak lagun lezake, baina baliteke ezetz; orain gauden Estatueek ez dute laguntzen, baina ez horrengatik ezin da hizkuntzaa bultzatu, nahiz bistan da ez direla dotoreziaren eta araztasunaren eredu (eta gu ba gara?).
    Ezin dudana eraman da kexua, arrenkuraa, nigarra, biktimismoa (biktima izanik ere) eta bitartean, bizitzea ba doa, eta dagoen euskara erreal bakarra, berarekin joanen litzateke, ez balitz… ez balitz… halere euskaraz egiten dugula.