Maurice Ravel frantziarra

Maurice Ravel frantziarra –

Maurice Ravel frantziarraBilboko Orkestra Sinfonikoak Maurice Ravel omendu du hiru egunez, atzora arte, bere konposaketak joz. Modu horretan itxi du The Basque-French Connection deituriko zikloa.

The Basque-French Connection, bai, ingelesez. Ez euskaraz, ez frantsesez, ezta gure bueltan hain nagusi den gazteleraz ere, ez. Ingelesez.

The Basque-French Connection, bai, amarekin euskaraz mintzo zen ziburutarrarekin lotura egiteko, zer eta behin aspaldi Bizkaiko hiriburura bertaratu eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuelako.

Izan ere, egun hain bogan dagoen “kosmopolitismo” gaizki ulertu horrek, den-dena ingelesez izendatu behar horrek, beste gai bati ere erantzuten diolakoan gaude; ondo ulertzen dugun hizkuntzan esatera ausartzen ez garenak esateko ere baliatzen dugula. Hau da, zikloaren antolatzaileen aburuz, Maurice Ravel frantziarra dela adierazteko, kasurako.

.