Marwane, marrazki bizidunei esker (ere) euskaldundu den marokoarra

Marwane, marrazki bizidunei esker (ere) euskaldundu den marokoarra

Ttikitan etorri zen gurera, Alegiara. Integratzeko euskara ikasi behar zuela ongi zekien, eta eskolan hasi aurretik, uda batez marrazki bizidunen bidez hasi zen euskara ikasten. Doraemon eta Autobus magikoa izan ziren bere lehenbiziko irakasleak. Hala azaldu zigun 2014-6-30eko Airean saioan (19:20 minutuan). Kontuan hartzekoa, bereziki Nafarroan, 6 urte baitaramatzagu ETB 3rik gabe.

Marwanek azaldutakoa entzunda, honatx UPDko Manu Aguirreren ekarpena (45:30 minutua): kanpoko filmak eta saioak itzultzeari utzi behar diogula, kanpoko hizkuntzak hobeki ikasteko. Tira, beretako ez da lehentasun bat izanen Marwanek edo autoktono erdaldunek euskara ongi ikastea. Eta UPD aipatu dugula, oroitaraztekoa da ETB Nafarroan ikustearen kontra eta Nafarroako hegoaldean euskarazko irakaskuntza eskaintzearen kontra dagoela alderdi hori. ¬°Lengua en libertad!

Airean 2

Marwane, marrazki bizidunei esker (ere) euskaldundu den marokoarra
etb, nafarroa

2 pentsamendu “Marwane, marrazki bizidunei esker (ere) euskaldundu den marokoarra”-ri buruz

  • Zorionak berari. Dena dela, saioa ikusi nuen eta gustatu ez zitzaizkidan kontu pare bat: Batetik batxilergoa euskaraz bukatu duen lehen magrebiar bezala aurkeztu zuten, eta hori ez da egia.

    Baina bereziki min eman zidan karrera gazteleraz ikasteko asmoa zuela esan zuenean, “aterik ez ixteko, mugatuta ez gelditzeko” eta inork ezer esan ez zionean. Zoritxarrez gaztelera hutsean ikasi eta funtzionatzen duten supereuskaldun gehiegi ditugu herri honetan, eta kanpotik etorritako mutil honi ere konplexu zapaltzaile hori naturaltasunez txertatu zaiola ikustea penagarria izan zen niretzat.

    Pertsona euskaldun gehiegi dira profesional erdaldunak herri honetan, besteak beste, oso errotuta dagoen ideia oker horren ondorioz.

    Zorionak mutikoari, eta zorte ona opa diot, berandu baino lehen ohartuko al da bere akatsarekin,

  • Tristeena da horrelako kasuak gutxien-gutxiengoak direla. Tolosaldean agian ez hainbeste, baina EH mailan D ereduan matrikulatzen direnak ez dira %20ra heltzen. Baina are tristeago euskaltzaleok “gutxiengotasun” honetaz ez konturatzea eta atzerritarrak “jainkotzea”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude