Martxoaren 29ean Ruben Gelbentzurekin elkartasun eguna Andoainen

Martxoaren 29ean Ruben eta Jon gurekin nahi ditugula aldarrikatuko dugu berriz ere. 1000 sinadura baino gehiago jaso ditugu gure lagunen askatasuna aldarrikatuz. Hurrengo hilabeteetan dinamika hau areagotuko dugu eta Andoaingo elkarte, alderdi eta instituzioen implikazioa eskatuko dugu gure lagunekin egiten ari diren bidegabekeriarekin amaitzekoo. Momentuz Martxoaren 29ean Ruben eta Jon gurekin nahi ditugulako…ELKARTASUN EGUNA…ZATOZ ZU ERE!

 

kontzertua_ok

 

6 pentsamendu “Martxoaren 29ean Ruben Gelbentzurekin elkartasun eguna Andoainen”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo - Donostia 2014-03-27 09:11

    Horregatik ateratzen duzue euskaldunon solidaritate kontzertu kartela espainolez. Ondo solidario zeon/k!

  • Ez dakit konturatu zaren baino hor bi kartle daude. Egia da bigarrena gazteleraz dagoela, Euskarazkoa ere badago, baino nere errua da hor ez egotea. Nobaitek ardura baldin bada neurea bakarrik. Hori bai, hori baldin bada aitzakia egurtzeko…Ondo zeok/n !! Ondo segi!!

    • Bittor Hidalgo - Donostia 2014-03-27 16:10

      Oraindik ere izango dek ba orduan aukera euskerazko txartela igotzeko, ez? Ba, igo eta aldatu, lasai!

      • Aukerak bai..denbora gutxi ZuZeuetan ibiltzeko..Bueno orduan bihar etorriko haiz orduan?? 😛

        • Bittor Hidalgo - Donostia 2014-03-28 18:50

          Euskeraz jartzen badidak kartela… Badek garaie! Ni juteko amorratzen…

        • Bittor Hidalgo - Donostia 2014-03-28 18:58

          Eskerrik asko, kartelagatik.