Mariasun IV
Mariasun IV –
Nire onera bueltatu nintzen eta arropak garbigailura eraman nituen, beti bezala, afalorduan dei egin nion eta mahai inguruan elkartu ginen. Aurreko eguneko afarian nire hitzek haserrarazi zutelako barkamena eskatu nion, sentitzen nuela eta ez zela gehiago errepikatuko.
Berak bueltan barkatzen zidala adierazi zidan eta gainera bere adineko gazte guztiak bezala, noizean behin bere gauzetan ere ibiltzen zela aipatu zidan, niri erru pixka bat kenduz.
“Ulertzen dizut Beñat” esan nion eta bere aitortza aprobetxatuz, banekiela esan nion, inoiz arropasaskian bere galtzontziloak zikinduta topatu izan nituela adieraziz. Egiari zor, duela ordu gutxi batzuk izan zen lehen aldiz bere galtzontzilo zikinak ikusten nituela, baina gezurtxo hori esateko aprobetxatu nuen, nire susmoak betetzen ziren jakiteko.
Berak lotsa aurpegi pixka bat jarriz, ez zidan ezer esan (nire susmoa konfirmatuz) eta lasai egoteko esan nion, normala zela.
Giroa lasaitu eta afaria bukatu ostean bakoitzak bere logelarako bidea hartu zuen, eta bere gelako atea ixtera zihoanean, ahotik, pentsatu gabe, ondorengo hitzak atera zitzaizkidan.
– Edozer gauzatan laguntzea nahi baduzu, esadazu, bai?
– Mila esker izeba. – Erantzun zidan.
Bakoitza bere gelara joan eta bera ez dakit, baina ni gaur hartan luze masturbatu nintzen. Hurrengo egun eta asteak nahiko arrunt joan ziren, betiko errutinan murgilduta eta nire berotasunak zertxobait jaitsita. Gero eta erru gutxiago sentitzen nuen nire senaren deiari kasu egiten nionean, beraz, ez nuen aurretik sufritutako estresa eta ezinegona pairatu.
Oso gutxitan bazen ere, Beñat hilabetean behin edo, parrandan ateratzen zen. Data zehatzaz ez naiz oroitzen, baina martxoko larunbat bat izan zen. Ni lo nengoen goizeko 4ak aldera etxean sartzen entzun nuenean. Normalean ez nuen etxera iristen sumatzen, baina gau horretako nire lo arinak edota Beñat mozkor samar zihoalako, esnatu egin nintzen. Lurrera erortzen zela iruditu zitzaidan eta soinuengatik, ezin altxatu zebilela iruditu zitzaidan, a ze mozkorra izango zuen. Pare bat minuturen ostean erorketa ondorengo soinurik ez nuen entzun, eta lurrean lo geratu zela pentsatu nuen. Ohetik irten nintzen bere egoera hura zen ziurtatzera, eta halaxe izan zen, bai. Esnatu, altxatzen lagundu eta oherako bidean lagundu nuen.
Bere horretan utzi izan banu, jantzita lo seko geratuko zen ohe gainean, horregatik, arropak eransten lagundu nion, beno, lagundu edo nik egin, ze bera ez zen ia ezertarako gai. Zapatilak eta galtzak kendu nizkion eta orduantxe zurrungaka hasi zen, a ze fundamentua nire ilobak zuena… Hankak ohetik kanpo zituenez, gorputz osoa ohe gainean izan zezan mugitzen saiatu nintzen, baina berak ez zuen askorik laguntzen, zurrungek bere horretan jarraitzen baitzuten.
Mugimendu horietako batean “nahigabean” bere zakila galtzontzilo gainetik ukitu nuen eta bere lo sakonak, ez zela ezertaz ohartu adierazten zidan. Zertxobait gehiago mugitu nuen ohean hobeto kokatzeko eta orduantxe esnatu egin zen…
Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>