Maria San Gilen 6 esaldi goxo Amaiurrentzako
DENAES Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioak Amaiur Kongresuan egotearen aurkako agiria kaleratu du. Maria San Gil EAEko PPko buru ohia da sinatzaileetako bat. Agiriak izenondo franko eskaini dizkie Amaiurreko diputatuei.
Jarraian Amaiurko kideak izendatzeko 6 modu:
- “Espainiarren oinarrizko eskubideen eta norbanako askatasunaren aurka eraso egiten duten ideologia totalitarioaren bozeramaileak”
- “Terrore sezesionistaren babesleak”
- “Ia mila espainiarren hiltzaileen mandatariak”
- “Baztertzailea eta esentzialista den ideologia zoroaren jabeak”
- “Nazioaren aurkako gorrotoa darienak eta atsedenik gabe eta zilegitasunik gabe hura txikitzeko proiektua dutenak”
- “Hiltzaile fratiziden ordezkariak”
Ez dakit ba Maria San Gilek bere jaioterriko alkatea nor den badakien…
DANAES Fundazioaren agiriak gogor kritikatu du Amaiurrek “zilegitasun itxuraz” lekua izatea Espainiako Kongresuan, eta ilegalizazioaren alde egin du “inguruko herrialdeetan ez baita horrelakorik onartzen”.
PPk bere barruan izango duen presio taldeetako bat izango da DANAES, AVT edo VCT bezalako “biktimen elkarteekin” batera.
[…] lehen gay ezkontza Alvarez-Solis: Diru publikoa Sonia Gonzalez: «Los hijos de las tinieblas» Joseba Uria: Maria San Gilen 6 esaldi goxo Amaiurrentzako […]
Denok dakigu zein eta nolakoa den atso hori. Ez da falangista ez duelako hauteskundeetan irabazten, bestela…
Eta nolakoak diren falangistak esateko hor azaltzen diren esaldiak baino borobilagoak ditugu denok ezpainetan, baita asasinatu zizkiguten familiarren oroitzapenetan ere.
Hau ez al da terrorismoa?