Manu Militari
Manu Militari –
Orain del 62 urte Gasteizen jaio nintzen. Bitxia da baina nire haurtzaroko oroimen guztiak zuri beltzez irudikatzen dira. Agian gordetzen ditudan argazkien ondorioa da, edo gerraren galtzaileen etxe batean jaio nintzelako, baina horrela oroitzen dut neure hiriko giroa.
Apaiz eta militarraren hiria ezaugarritzen zen Gasteiz. Oso nabarmenak ziren uniformeak kaletan. Eliz eta kuartel asko zeunden hiri txiki bat izateko eta presentzia horrek egokitzen zuen egunerokotasuna.
Urteak pasa eta uniforme eta sotanak desagertu ziren eta zuribeltzeko hiria berdez margotu zen, orain izendatzen dugun bezela, baina agian kolore aldaketa hura bakarrik azalean eman zen.
Egun hauetan militarrak agertu dira berriro ikusgarritasuna aldarrikatzen. Lehengo izan da wasap talde baten mezuen publikazioa eta gero 400 militarren manifestua Españaren defentsan. Idatzitako testuetan beti garaileen hizkuntza erabiltzen da eta nola ez patriaren izaera eta unitatea gauza guztien gainetik aldarrikatuz.
Nolabait Españako ejerzitoak erabaki du pandemiaren hasieran irabazi zuen ikusgarritasun publikoa agerian mantentzea eta hortarako betiko lez mehatxu eta beldurra erabili dute.
Baina ezin dugu konfunditu. Gaurko militarrak ez dira erregimen frankistaren nostalgikoak… oraingoan beste gauza arriskutsuago bat dira. Pandemiaren itzalpenean konturatu dira gaurko jendartea oso errez beldurtzen dela eta oso lagungarria dela birusarekiko panikoa. Jendea etxean itxita eta isilduta… artalde sumisoa.
Horregaitik erabaki dute hau dela momentu egokiena posizioa ezartzeko eta berriro agertu dira kapitalismoren egokipena zihurtatzeko krisialdi sakon honetan. Norbaitek esango du militarrek ezin izan dutela onartu aurrekontu orokorraren eskerreko alderdien babesa, baina nik ez nioke emango hainbeste garrantzia gure buruari… Bestela aurrekontuen edukina erreparatu ezazue.
Datorren aurrekontuetan Defentsa Ministerio bateratuaren aurrekontua (erakunde autonomoak, Inteligentzia Zentro Nazionala eta transferentziak barne) 664 milioi hazi da, hau da %6,5 pasa den urtearekin alderatuz, eta ia 11.000 milioi izatera iritsi da. Ez da hazkunde makala. Horrela gasto militarra haunditzen da Estatu Españarrean eta bere poterearen margena haunditzen eta egonkortzen da.
Agian eztabaida ez zen kokatu behar militarraren manifestutan edo bere iritzi politikoetan baizik eta zertarako, jendarte bezela, behar dugu halako instituzioa eta are gehiago, jakin badakigu ejerzitoren indarra beti lerrotuko dela herrien aurka, zergaitik onartzen dugu 11.000 miloi bere kontuan sartu demokraziaren aurrekontu aurrerakoien hautean…