Manifestazioaren eguneko egunkari espainiarren azalak

los proetarras
Bart iluntzean, Carlton Hoteleko prentsaurrean, euskal alderdi eta eragile askoz gainera, Sortu eta EAJ elkarrekin ikusteak hautsak harrotu zituen han eta hemen. Eta gaurko egunkarien azalak dira horren erakusle.

Madrilgo prentsan kontsentsua hitzetan

ABC eta La Razón eskuin muturreko egunkariek “epaileari desafioa” eta proetarrek EAJrekin duten “aliantza” daramate azaletara. Ohiko hizkera hauena, harritzen ez gaituena.

El Paisek ere desafio hitza badarabil eta El Mundok proetarra baita ere, baina sotilago, akonplejatuago ari dira biak ala biak (modu batera esatearren). Pedro J ren egunkariak EAJren justifikazioa azpititularrera darama, eta azaleko testuari hasiera literarioa eman dio: “Azkenean tantak izanen dira Bilbon. Ez dira berberak izanen, baina antzekoak bai”. Argazki oinean berriz Lizarrako akordioko izpiritua dakarte gogora. EAJ Ezker Abertzalearekin argazki berean agertzen den momentu orotan gogora ekartzen dutena, eta ekarriko dutena per secula seculorum.

El País egunkariak azpititularrean era kuriosoan bereizten ditu EAJ eta Ezker Abertzalea: “Nacionalistas y ‘Abertzales secundan la convocatoria alternativa…'”. Verduras y ‘barazkis’ hoy para comer en casa de Manolo. Eta horrela. Okurritzen zaizkit bada bereizteko modu asko, halako kaka mokordoa jarri baino.  Hauek testua Entzutegi Nazionalaren aurkako errebelioa aipatuz hasten dute.

“Gure” egunkari espainiarrek, Vocento taldekoek alegia, titular antzekoarekin atondu dute azala. El Correok EAJ eta Ezker Abertzalea “berriz elkarrekin” kalera atera izana azpimarratzen du, eta Diario Vasco zuzenagoa da, baskistagoa ohi bezala: “EAJ eta Sortu elkarrekin manifestatuko dira gaur, epailearen erabakiari erantzun gisa”.

Ekaitza bainuontzi batean