EAJ eta Ezker Abertzalea argazki berean?

PNVsortu

Muturreko egoerak dira beti beharrezko jeltzaleak eta ezkertiarrak eskutik argazki berean ikusteko. Nekez topatuko dituzu egoera lasaiean, arruntean, egoera “normalizatu” batean, hitz hain errepikatu eta aspergarriari auspoa emanaz. Gaur ere halako ekosistema batean ikusiko ditugu elkarrekin Bilbon zehar, ixiltasunean, atzo 19:00etan Carlon Hotelean egin prentsaurrean aurkeztu gisan. #EskerrikaskoVelasco bada. Baina ekarri ditzagun hona EAJ eta Ezker Abertzalea elkarrekin agertzen diren argazki historiko batzuk.

EAJ eta Ezker Abertzalea argazki berean?

Lizarrako akordioan Otegi, Arzallus eta Garaikoetxea

Lizarra Garaziko akordioan

1998ko irailaren 12an sinatu akordioaren bilakaeran zehar hainbatetan atera zuten EAJ eta HBk elkarrekin argazkia.

XeQwTotHuh_w320
Elkarrizketen epaiketan, Otegi eta Ibarretxe

Batasunarekin elkarrizketak izanagatik epaitu zituztenean

Ibarretxe eta Otegiren arteko agur honek hautsak harrotu zituen, batez ere, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares ez zirelako ezker abertzaleko liderra agurtzera altxa ere egin. Egoera ezin arraroago honetan, elkarrizketa batzuk izatea leporatuta epaituak zirenean, atera zuten argazkia.

708232_1

Aieteko bake adierazpenean

Nazioarteko bitartekari taldeak adierazpen historikoa irakurri zuen egunean ere atera zuten argazkia abertzalegoaren ordezkaritza daramaten bi alderdi nagusiek.

Captura de pantalla 2014-01-10 a las 22.15.18
Atzo, Carlton Hotelean

Atzo, gaurko manifestazioa deitzeko

Gaizto xaxatzaileak galdetuko lioke Andoni Ortuzar EBBko presidente jaunari, ea “salbuespenezko” egoera bat beharrezkoa ote den EAJ kalera atera dadin euskal presoen eskubideak aldarrikatzera. Baina gaiztoegia litzateke galdera gaurko egunerako akaso. Beste egun baterako utzi beharko.

argazkia, EAJ, ezker abertzalea, sortu

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

3 pentsamendu “EAJ eta Ezker Abertzalea argazki berean?”-ri buruz

  • Hitzartutako “manifestazio isila” nola garatu den ikusita, uste dut denbora puska ikaragarri bat beharko duela EAJk bidaide berberekin edozeri lotzeko.

  • Ostiralean sare sozialetan bizitako tsunamiren ondorioz, PNVk manifestazioan parte hartzea erabaki zuen. Irudikatu zuen 100.000 pertsonen herri itsasoaren aurrean polizia bidaltzea gehiegi zen. PNV berriro halakoetan egongo da soilik behartuta ikusten badu bere burua. Hau da, berriro herri mugimenduaren hainbat hilabeteko lanaren ondoren baldintza berdinak sortzen baldin baditu. Izan zaitez tanta. Euskal bidea dagoeneko hasita dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude