Maltzur halakoa
Otsailaren 20a, 2003.
Barne Ministro zinela erabaki zenuen zure nagusiaren “Ez ginela ausartuko uste zuten?” praktikan jartzea. Arrotz zitzaizkizun Egunkaria, menpeko euskaldunak. Bost axola zitzaizkizun berripapereko iritziak, albisteak; inoiz ez zinen bakarra ere leitzeko gai izan. Ez zenuen piperrik ere jakingo zenbat irakurle zituen, ezta inporta ere. Min egin nahi zenuen, dianan jo, probintzia traidoreak azpiko sentiarazi eta zu garaiezin. Kabroia. Lortu zenuen, basati hori. Ordu txikitan bidali zenituen, armaz josita, igar zedin nork jartzen zuen borreroa eta nork lepoa.
Ordurako, zure kazetari morroiak ederki abisatuta zenituen, graba zezaten exekuzioa. Gero irriz eta bromaz torturatu zenituen bostetaz mintzo ziren berberak. Ez zenituen bost oinazearen ondarretan ito nahi, herri euskalduna nahi zenuen belauniko ikusi, negar zotinka, ikaratuta, babesgabe, etsita.
Eta, hala ere. Hala eta guztiz ere, zinismoz borborka atera zinen kameren aurrera eta oka egin zenuen euskaldunen gainean. Zaurian xaxatu, ozpindu, zornatu nahian. Garailearen harropuztasunarekin burla, ezjakinaren mespretxuarekin iseka. Aurpegia serio, ahotsa zurrun, eta gezur gaiztoa maltzurra pozoitua tiro.
Istorio honen garratzak ez du guretzako gozotuko duen azukrerik. Acebes eta bere bandakoek ez zekitena zen, ordea, gurean belarra nahi beste zapalduta ere, beti altxatzen dela berria.
RT @zuzeu: Maltzur halakoa http://t.co/61K6T4lw #Egunkaria #Acebes
Zorionak bideoagaitik, norekin jolasten gabiltzan gogoratzeko bilduma ona!
Nik ere uste dot euskal herriak beti izan dauala, indar nahikorik etsaien kolpeak aguantatzeko, baina aspaldian tristeturik nabil. Kolpeak, nahita edo nahigabe izanda ere, gure herrikideengandik datozela sentitzen hasia nabil.
“Euskadi, Europako nazioa”, “Erabakitzeko eskubidea”… momentu honetan mahai gainean dagozan aukeren defendatzaileek, bideoan agertzen diren pertsonak konbentzitzea posible dala sinestarazi nahi deuskue.
Buff… Nik guzti hauek seduzitzen/konbentzitzen hastea ez dot batere argi ikusten.
RT @zuzeu: Maltzur halakoa http://t.co/61K6T4lw #Egunkaria #Acebes
RT @zuzeu: Maltzur halakoa http://t.co/61K6T4lw #Egunkaria #Acebes
[…] Maltzur halakoa zuzeu.com/?p=62927 #Egunkaria […]