Malketing


Edo marketing txarra, espainieraz.
Produktu bat saldu nahi duenak, saltzaile egokiak ezinbestekoak ditu, hots, atseginak, biziak, gertukoak…
Areago saltzeko  gai berezirik eduki ez, baina krisi-egoerak behartuta, laguntza ekonomikoa eskatzera doanak. Laguntza eske doanak “saltzaile” oso onak behar ditu, dagokion herrian edo gizartean onarpen zabala dutenak, atseginak, aldarte zabalekoak, edonon edonorekin egokitzeko moduko lagunak, harribitxiak nolabait esateko.
Baina Euskal Herriko “herrigintza” edo “herri ekimena” deitzen zaion horretan, sarri oso bestelako egoerak ezagutu ditugu. Askotan, egunerokoan ideologikoki muturreko jokabidea darabiltenak, beren inguruko herritar askori epelak esaten, edota hitza eta agurra ukatzen espezializatutako jendea, ikusten dugu herri-ekimeneko buru, edo amu-nahi.
Eta gero, gerokoak…
Erantzuna ez dela izan uste bezalakoa, jendeak ez duela erantzuten, “asko kostatu zaigu”, “ziztako” gutxi jaso dela, eta antzeko aieneak entzun ohi ditugu.
Zer espero genuen ba?
Malketing…