Maider Unda: garaipenik handiena, bere onera itzultzea

“Oso leku polita eta lasaia da. Lautada bat da; alde batean Anboto ikusten da, eta bestean Orisol. Baserriak baino ez daude; ez dago bestelako eraikinik”. Bere baserriaz, Atxetaz, ari da Maider Unda. Bertan bizi da eta artzain dihardu. Bertako lasaitasuna izango du lagun belaunean izan berri duen lesio larria sendatzeko. Borroka librean bide luzea egina du, eta txapelketa garrantzitsuetan lehen postuetan sailkatu izan da.   Borroka librea eta artzaintza. Hel diezaiegun, patxadaz, bi gaioi.

Urtea ezin okerrago hasi da. Nola izan zen lesioa?

Entrenamendu batean izan zen, mugimendu arraro bat egin eta… ebakuntza egin behar didate ezkerreko belaunean. Lesioak lesio, makulu baten laguntzaz moldatu naiz ebakuntza aurretik baserriko lanetan.Aipatu izan duzu 2010a lehiatzeko baino gehiago trebatzeko urtea izan zela.

Eta 2011ri nola begiratzen zenion min hartu aurretik?

Probak egiteko urtea izan zen 2010a, eta aurrerantzean zer egin behar dudan oso argi dut; batez ere, estrategia landu nuen iaz. Aurten, ordea, oso urte garrantzitsua da. Sasoi betean egon behar nuen. Munduko Txapelketan lehen bosten artean egon behar nuen, Londresko Olinpiar Jokoetara joan ahal izateko.

Lesioak utziko al dizu irailean lehiatzen?

Errekuperazio epeak asko murriztu beharko nituzke iristeko, sei hilabeterako baitaukat. Ebakuntzan dena ondo atera beharko litzateke, errehabilitazioa ere inongo gorabeherarik gabekoa beharko litzateke izan… nahiago dut gauzak ondo egin. Datorren urtearen hasieran Olinpiar Jokoetara joateko kanporaketetan parte hartu ahal izango dut.

Kontuak kontu, Europako Txapelketan hirugarren sailkatu zinen iaz eta hirugarrenez Gasteizko kirolaririk onena izendatu zintuzteten. Bada zerbait!

Ba bai. Aurreikusita nuen joan den urtean behera egingo nuela, nolabait lasai hartzeko urtea zela, baina atzera begiratuta, ikusten dut urtea ez zela batere txarra izan. Beijingo Olinpiar Jokoetatik diploma etxeratu zenuen.

Zeri diozu estimu handien? Zure ibilbidean zehar irabazitako garaikur eta dominari, ala diploma hari?

2009ko Munduko Txapelketako hirugarren postua oso garrantzitsua izan zen, baina beno, bakarra aukeratu beharko banu, ba bai, diploma gordeko nuke, une berezia izan zelako eta Olinpiar Jokoek duten garrantzia ez duelako Munduko Txapelketak.

Elkarrizketa osoa irakurri

Maider Unda: garaipenik handiena, bere onera itzultzea

Irudia | Maider Unda | Ezezaguna | Creative Commons By SA

Maider Unda: garaipenik handiena, bere onera itzultzea

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.