Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular

Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular

Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular

Iñigo Urkulluk esan du ez duela hauteskundeetako datarik emango “Zaldieroak Otegiren karikatura egin arte”

.

AHT-ko lanak, gero eta abiadura motelagoan; “trena bizkor baina berandu helduko da”, diote azpiegiturako ingeniariek

.

Euskarari balio erantsia emateagatik, baztandar iruzurgileak jasoko du lehenengo Txantxangorria saria, Ana I. Morales itzultzailearen eskutik

.

Pagotxa RZk ataria ixteko eskatu dute suhiltzaileek, ikasle pisuetan su hartu duten sukaldeak itzali ezinda dabiltzala-eta

.

Fermin Muguruza atxilotu dute Estatu Batuetan, hortzak garbitzen ari zela Angela Davisek ispilura begiratu eta sekulako saltoa jo ostean

.

Euskal Dantzarien elkarteak bost urtetan aurreskua dantzatzeko debekua ezarri du: “Gehiegizkoa zen, bere lekura itzuli nahi dugu dantza honen balioa”

.

Arrantzale bizardunak hasi dira Eurovision jaialdiko irekiera ekitaldia prestatzen, inork gonbidatu ez dituen arren

.

Iñaki Iriartek 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartuko du, UPNk euskara maite duela erakusteko

.

Jada hasiak dira Abertzaletasuna XXII. mendean ikastaroa prestatzen. Luistxo Fernandez da momentuz konfirmatutako hizlari bakarra

.

Mehatxuak jaso ditu Zuzeuk; zaldi buru bat bidali diote Asteko Txiorik Onena aukeratzen duen batzordeari

.

Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular

Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular
titularrak, umorea

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude