Mahai ingurua interneteko kazetaritzaz Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean

zuzeu.eus-logo7

Hasier Etxeberria (zuzeu.com), Luistxo Fernandez (sustatu.com) eta Jon Ordoñez (berriketan.info) Kazetaritza, internet eta etorkizuna izenburu duen mahain inguruan elkartuko dira martxoaren 23an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campus-ean. Arratsaldeko 16:30etan izango da topaketa eta sarrera librea izango da ikasleentzat nahi unibertsitatetik kanpokoentzat.

Deustuko Unibertsitatearen Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Sailak antolatu du mahai ingurua. Ikasleen, ikertzaileen eta irakasleen artean ohikoak izaten dira internetek aktualitateko komunikazioan eragin dituen aldaketen gaineko eztabaidak. Hausnarketa horretan laguntzeko eta eztabaida aberasteko, euskarazko sareko kazetaritzan erreferente diren hiru esperientzia elkarbanatu eta eztabaidatzeko mahai beraren bueltan eseriko dira ibilbide luzeko hiru kazetari. Gidari lanetan, berriz, interneteko komunikazioan murgilduta dabilen Xan Harriague kazetaria arituko da.

Mahai inguruan parte hartu nahi dutenek nahikoa dute Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campus-era hurbiltzearekin. Ezin dutenek, berriz, streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.