Tsunamiari bizikletan ihes egin zion andrea

8,9ko lurrikara, ondoren tsunamia, gero zentral nuklearretako arraildurak, milaka zenbatzen dira hildakoak, baina hondamendirik handienak ere uzten du irribarre txikia aterarazten duen historiarik. Horietako bat da Tsuna Kimurarena.

Japonia ekialdeko kostaldea astinduko zuen tsunamia zetorrela iragartzen zuen sirena hotsa entzun zuenean, bizikletan eman zion olatutzarrari bizkarra. “Japonia desagertuko zela pentsatu nuen; Japonia urpean desagertuko zela pentsatu nuen”, diotso CNN kateak eginiko elkarrizketan.

Japonia ez, baina bere etxea urpean nola desagertu eta suntsitu zen ikusi zuen Tsuna Kimurak bizikletan toki garaiago batera ihes egin zuenean. Handik kiroldegi batera egin zuen, eta oraindik ziurrenik bertan jarraituko du, beste dozenaka errefuxiatu bezala, “ez dakit ez nora joango naizen, ez zer egingo dudan”.

Tsuna Kimura - Tsunamiari bizikletan ihes egin zion andrea

Irudia | Tsuna Kimura | CNN | LGPL
Tsunamiari bizikletan ihes egin zion andrea