"Madrildik bueltan zer?"

NzYw

Zer esan gaurko egunaz. Egun txoroa, nekagarria, txikigarria eta ezberdina izan dela behintzat ezin uka. Lau ordu joan, lau etorri, zortzi orduz autopistan… itzulera izan da okerrena. Bizkarra bero, zerbikalak flan eginda, kotxeko jesarlekua beste era batera nabarituz.

Ilusioa egin didate espero ez nituen hiru iruzkinek. Izaskunek “Zorte on” opa dit eta beno konbate bat irabazi dut behintzat eta M30tik bizirik atera naiz… horri “zorte ona” deitu diezaiokegu ezta Izaskun? Eskerrikasko bada.

Iñakitorenak ere bete-betean asmatu du. Bai, atzo amilduta nengoen, ez bainuen gogo zipitzik ere Madrilera joateko. Etsita aurkitzen nintzen lo ordu gutxiz egin behar nuela-eta. Eta ez dakit beste hau ere pentsatzen zenuen, baina, “zorte onen” apart, letxe ederrak ere jaso ditut eta noski… amilduta itzuli naiz. Amildu naute, judoak horretarako balio du besteak beste.

Azkenik Jsb! Garbi zegok. Nekea pila bat, ubelduak ere bai eta baita kirolaren osteko gozamena. Baina lotsarik ez. Lotsak biharko.

Irudia | Madril aldean borrokan | Txufran | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “"Madrildik bueltan zer?"”-ri buruz

  • Izaskun Pérez 2009-11-23 00:53

    Bai Oier, M30tik bizirik ateratzea oso zorte ona edukitzea da 😛

    Ale, jun ohera, berandu da eta! 😉