AEBk ezetza Batasunaren proposamenari.

NzU3

Gatazka bakoitza ezberdina dela aski soberan dakigu. Baina ezin ukatu Irandako egoerak eta Euskal Herrikoak antzekotasun nabarmenak dituztela.

Gatazka politikoa gainditzeko bertan baliagarri izan ziren ‘Mitchellen printzipiotean’ irtenbidea ikusi du Batasunak. Alde guztiak bide demokratikoak eta bakezkoa erabiltzeok konpromisoa zuten oinarri. Prozesuak iraun bitartean indarkeria alde batera uztea.

Bste gatazka politiko bat gainditzeko funtzionatu duen formula hemen erabiltzea txorakeria dela dirudi, Rubalcabak berehala Batasunak proposatutako bidea antzua zela esan baitzuen. Eta berbera esan du gerora Obamaren administrazioak bi “egoerak alderagarriak ez direlako”.

Lehenak aspaldi utzi zion elkarrizketan sinesteari, inoiz sinetsi bazuen. Eta bide polizialarekin gustura dagoela argi dago. AEBk ezetza eman eta egoeraren analisi txiki bat baizik ez du egin. Erabakia arrazoitu gabe.

Kanpoan babesa bilatzea zail dute oso. Etxean jarri beharko dute indar guztia.

Batasuna, Euskal Herria

2 pentsamendu “AEBk ezetza Batasunaren proposamenari.”-ri buruz

  • El Pais beti bezala manipulatzen. Titularran “Rechaza” jartzen du eta ondoren, testuan, honakoa:

    “Un portavoz del departamento de Estado de Estados Unidos ha manifestado las dudas del Gobierno de este país acerca del documento que la izquierda abertzale presentó la semana pasada”

    Dudak izatea eta ezetza esatea oso gauza ezberdinak dira, ezta?

  • Patxi Gaztelumendi

    Zuzeu-ren titularra ere, titular batean oinarritua dago beraz, ezta?
    Zuzeu, El Pais ez bezala… aldatzeko tenorean dago oraindik.
    El Paisek editorializatu egiten duelako titular manipulatu horrekin, guk ordea ez dugu manipulatu beharrik, aldatu, egokitu, txukundu, hobetu dezakegu.
    Kazetaritza bat eta bestea… ala biak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude