Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea AEBetan eta Mexikon izango da
EAEko Hizkuntza Politikaren berri emateko asmoz abiatuko da Lurdes Auzmendi sailburuordea AEBetara eta Mexikora. Bertako euskal etxeetako ordezkariekin biltzeaz gain, Mexikoko hizkuntza indigenek zer egoera duten ere bertatik bertara jakiteko aukera izango du.