Lur eta amets, gure historia
Lur eta amets Euskal Herriko historia izeneko proiektua aurkeztu dute, umeei eta gaztetxoei gure historiara hurbiltzeko tresnak eskainiz. Elkarrek, Katxiporretak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean abiarazi dute proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.
“Lurra ihartu egiten da ametsik gabe; eta ametsak lurrik gabe lurrundu. Euskal Herrian ere, emakume naiz gizonak, leize eta erreka-zuloetan bizitzen hasi zirenetik gaur arte, lurra lantzen, eraikitzen, defendatzen, mugatzen, eraldatzen aritu dira. Baina horrekin batera, eskuz esku jardun dira ametsak sortzen, aldatzen, eztabaidatzen, eraikitzen eta defendatzen. Lurra ondo landuta eta adarrak zerura begira dituzten zuhaitzen antzera, proiektu honekin bi ikuspegi horiei eutsi diegu”, esan dute egileek.
Besteak beste, ezagutza-liburu bat, ipuin-sorta bat, galdera-erantzunen mahai joko bat eta gaztetxoen aisialdirako atari digital bat daude eskuragarri.
Asterixen remake hontan beltzaranenbat sartuko dore ezta?, beztela ain tolerantea, edo ta nahiko integratzailea ez izatearen arriskua dago