Lucio Urtubia zendu da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista
Lucio Urtubia zendu da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista –
Cascanten 1931n jaiotako igeltseroa maitatua zen Euskal Herrian, borrokalari nekaezina zelako. Lucio Urtubia Jimenez 1954a geroztik bizileku zuen Parisen zendu da 89 urte zituela, noiz eta, sare sozialetan aipatu dutenez, Espainiako Bigarren Errepublikaren kontrako altxamendu militarraren urtemugan, uztailaren 18an.
Berria egunkariak banku lapur anarkistari buruzko hil-oharra plazaratu du, Jon O Urainek sinatua, eta bere gogoetak jaso ditu Mikel Peruarena Ansak,“Urtubia, bere esanetan zehar”.
Argia aldizkarian, Amaia Lekunberrik, anarkista nafarrari egindako bi elkarrizketa ekarri ditu gogora, bata Amets Arzallusek egina, eta bestea, Sustrai Colinak.
Naiz hedabidean Urtubiaren argazki bilduma osatu dute, eta Castejonen egin zioten omenaldia. Noticias de Navarrak, bere aldetik, “El Robin Hood vasco” legez ezagutzen zutela dio.
.
Film eta komikietan
Lucio Urtubiaren bizitza harrigarri bezain eredugarria liburu, film eta komikietan kontatua izan da. 2007an Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zinemagile ezagunek “Lucio” izeneko dokumentalean eman zuten bere berri -hemen ikusgai dagoena-, eta hamar urte geroago, 2017an, Mikel Santos Belatz-en eleberri grafikoa plazaratu zuen Txalapartak, “Gerezi garaia” –“El tesoro de Lucio” gazteleraz-. Nafarroako argitaletxeak autobiografia bat ere argitaratu zion 2008an, “La revolución por el tejado”, eta Bernard Thomasek “Lucio Urtubia, el anarquista irreductible” plazaratu zuen 2001ean, gazteleraz zein frantsesez.
Betagarri taldeak, gainera, bere omenezko “Lucio” kantua eman zuen 2009ko “Bizitzari txistuka” diskoan.
.
Lucio Urtubiaren heriotzak oihartzun handia izan du gaur sare sozialetan ere:
Lucio Urtubia paregabea joan zaigu. Bera ezagutu eta elkarrekin “Lucio” dokumentalean lan egitea bizitza profesionaleko esperientzia ederrenetakoa izan zen. Berarekin harremana egitea, betirako oparia.
— Aitor Arregi Galdos (@aitorarregi) July 18, 2020
Agur Lucio, bizitza eta aktibismoaren maisu erraldoia.
Beti arte lagun handia.#LucioUrtubia( ? Angela Mejias – 2017 Parise, preso eta errefuxiatuen aldeko manifestazioa) pic.twitter.com/AD5XcPv2SY
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) July 18, 2020
Gaur zendu da Lucio Urtubia. Laguna, burkidea eta borroka laguna. Agur eta ohore, Luzio! ? https://t.co/kHx4f2kmG5
Hoy ha muerto en París un referente del anarquismo vasco. Un amigo, un compañero de sueños y luchas. Agur eta ohore! ? https://t.co/kHx4f2kmG5 pic.twitter.com/1zO1jyPL2g
— Arnaldo Otegi ? (@ArnaldoOtegi) July 18, 2020
Agur eta ohore Lucio! ? pic.twitter.com/wV4xmFVXCX
— Berri Txarrak (@berritxarrak) July 18, 2020
“¡Qué placer robar a la patria aquella, aquella patria de imbéciles!”
“Tengo 84 años y aún creo que este puto mundo se puede mejorar”
Frases de Lucio Urtubia en Salvados.
Fue un privilegio conocerte.
Gracias por abrirnos la puerta de tu casa… que siempre dejabas abierta.— Jordi Évole (@jordievole) July 18, 2020
Lucio Urtubia, referente anarquista en tiempos de posguerra. Un albañil que puso de rodillas a más de un banquero y vaciló al régimen franquista durante toda su vida.
Que la tierra te sea leve, grande.
— JOSEP VALTÒNYC ?? (@valtonyc) July 18, 2020
Hasta siempre Lucio, un millón de gracias por tu lucha incesante contra el poder establecido. Fue un placer haberte conocido y charlar contigo.
DEP, compañero.https://t.co/WDyLtXyBGi#Skap pic.twitter.com/3Y7Ln0aaFQ— Ska-p (@skapoficial) July 18, 2020
Ha muerto Lucio Urtubia, mítico luchador anarquista.
Lo ha hecho un 18 de julio, su última burla al régimen franquista del que se estuvo riendo durante 37 años.
¡Hasta siempre, compañero! pic.twitter.com/xol30fk2Xh— Guillermo Toledo (@GTMGAD) July 18, 2020
Lucio Urtubia zendu da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista
Lucio Urtubia hil da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista