Estreinaldiak: uztailak 17

Estreinaldiak: uztailak 17 –

Estreinaldiak: uztailak 17

Estreinaldiak: uztailak 17

.

Superagente Makey

José Miguel “Makey” bere lana maite duen polizia da. Madrilgo Carabanchel auzoan erantzukizun handiz aritzen da aurrera eta atzera segurtasuna bermatzen, baina halako batean mugikortasun agente izatera behartuko dute Costa del Sol kostaldean. Urte luzez banatuta egon ondoren, Makey bere alabarekin elkartuko da nazioarteko narkotrafiko sare arriskutsu batean murgilduta ikusiko du bere burua.

Alfonso Sánchez zinegile espainiarrak zuzendutako komedia da, Leo Harlem, Silvia Abril, Jordi Sánchez eta María Sabaté aktore dituena.

.

The Peanut Butter Falcon

Zak Down sindromea duen gazte bat da, borrokalari profesional izateko ametsa duena. Tyler gaizkilearekin topo egin, eta elkarrekin egingo dute ihes. Bidean, Eleanor ezagutuko dute Kaliforniako iparraldean zehar egingo duten bidaian beraiekin bat egingo duen erizain berezi samarra.

.

The Wretched

Gurasoen banaketa gainditu nahi duen nerabe bat mila urte baino gehiagoko sorgin baten aurkako borrokan murgilduko da.

Brett eta Drew T. Pierce anaiek zuzendutako beldurrezko filma da.

.

Under The Skin

Estralurtar bat Lurreko emakume baten gorpuan bizi da, Eskoziako kaleetan barrena. Helburu bat du: gizon bakartiak eta zorigaiztokoak liluratzea, kontsumituak diren beste mundu bateko dimentsio batera bidaliz. Hala ere, gizakien presentziak estralurtarraren jokaera aldatuko du, eta honek bere burua ere gizakitzat hartuko du.

Michel Faberren izen bereko eleberriaren egokitzapena da, 2014an estreinatu zena baina Hego Euskal Herriko zinema aretoetara 7 urte beranduago iritsiko dena.

.

Father Soldier Son (Netflix)

Afganistango gerran jasandako zaurien ostean, Brian Eisch sarjentuak ete bere seme-alabek emozio handiko bidaia egingo dute.

Leslye Davis eta Catrin Einhorn zinegileek elkarlanean zuzendutako dokumentala da.

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude