Lopezen propaganda zerbitzua: Euskal diasporarako astekaria

1. Albistea: Mensaje de fin de año del Lehendakari

MTIwOQ==

2. Albistea: El Lehendakari asegura que el pacto con el PP es ´para toda la legislatura´ aunque se reunirá con Urkullu para consensuar ´una propuesta de país´

MTIxMA==

3.Albistea: Recepción de fin de año del Lehendakari a la Sociedad Vasca

MTIxMQ==

4.Albistea: El Gobierno Vasco garantiza ´por ley´ las ayudas para abonar el alquiler para las rentas más bajas

MTIxMg==

5. Albistea: El Lehendakari anuncia que la economía vasca volverá a crecer a finales de año y a generar empleo en 2011

MTIxMw==

6.Albistea: El Lehendakari se reúne con el Ministro de Justicia del Gobierno de España, Francisco Camaño

MTIxNA==


7.Albistea:
Jorge Cortes Izal euskalzalea hil da

8.Albistea: Terexa Lekunberri: ‘Divulgaremos el patrimonio oral en Iparralde’

9.Albistea: Txotx denboraldia hasi da Gipuzkoan

-Azken hiruak ere argazkiekin-

 

Tira hau guztia irakurtzean bat pentsatzen jartzen da. Honek ez al du erregimen diktatorial bateko propaganda zerbitzua gogora ekartzen? Ni gazteegia naiz, ez nuen frankismoa bizi, baina NODO-aren antzeko zerbait dirudi honek; soilik honako albistea falta da: “Patxi ba con su esposa a pescar Lubinas al Peine de los Vientos.”

Nola definitu hau. Broma? Txistea? Ziria sartzeko maniobra? Zuk zeuk definitu ezazu, ziur hobe egingo duzula.

Ave Patxi!

Ekaitza bainuontzi batean

14 pentsamendu “Lopezen propaganda zerbitzua: Euskal diasporarako astekaria”-ri buruz

  • bai bai totalitarismo, despotismo, absolutismo, irudi-kultua… louis XIV.ak esan bezala “L’etat c’est moi”.
    Goebbelsen jarraitzaile sutsuak izangottuk!
    tira, txo! demokrazia…

  • Ona Oier! Eta mila esker, gobernuaren komunikazio gabinetearen hau, gu guztion esku jartzeagatik.
    A ze piezak!

  • Ba, NoDo-enak hobeagoak ziren, bazuten bederen umore pindar bat, umore zuri-zuria, jakina, lainoenei eskainia izanik ere.

  • Gari Garaialde 2010-01-16 11:00

    “Nº343, Semana del 11 al 15 de enero de 2010” jartzen badu, ez da lehen numeroa. Orain urte betekoarekin konparatzerik badago? PLren gobernuaren kontra egiten diren kritikekin, aurrekoak oso onak zirela barneratzen ari bai naiz.

  • Esaten dut artikuluan, aitak jaso duen lehena dela. Beraz ezin konpara besteren batekin.

  • <>

    Astekariaren definizioa ikusita… bada marka! Hor duzue, harpidetzeko aukera kar kar. Gari ez dut aurkitu beste alerik interneten.

  • Revista Euskal Etxeak

    La revista “Euskal Etxeak” informa sobre las actividades y la actualidad de la diáspora vasca. En sus páginas se encuentran reportajes y noticias, tanto de Euskadi como de los vascos afincados en otros países. Editada en formato tradicional en papel por el Gobierno Vasco, “Euskal Etxeak” es un punto de referencia para permanecer en contacto con la realidad de Euskadi. Puede solicitar una suscripción gratuita mediante petición a euskaletxeak@ej-gv.es.

  • Bartzelonako Euskal Etxean ikusi nuen duela bi urte “Euskal Etxeak” aldizkari hori, eta harrigarria egin zitzaidan zenbat aldiz ateratzen zen lehendakaria argazkietan.
    Uste dut zenbatu ere egin nituela Ibarretxeren agerraldiak, eta esango nuke dozena batetik gora zirela.
    Hortaz, nabarmena da Jaurlaritza berriaren jokabidea (aurretik aipatu diren adjektibo guztiekin), baina aurrekoarena ez zen oso desberdina.

  • Izaskun Pérez 2010-01-17 12:19

    Helbide honetan aldizkariaren ale guztiak kontsultatu daitezke, norbaitek konparaketa egin nahiko balu…

    http://servicios.ejie.es/cgi-bin_listserv/wa?A0=l-euskadi-euskaletxeak&D=0&F=P&H=1&O=T&T=0

  • Jorge Etxague 2010-01-18 12:45

    Nik Madrilgo Euskal Etxeko euskaltegian lan egiten nuela aldizkari hori jasotzen genuen; egia esan, ez nion inoiz arreta handirik eskaini, gauza instituzional xamarra zelako. Ibarretxeren argazkiak ez ziren falta, noski, baina gogoratzen naizenez propaganda ez zen hain lotsagabea. Hala ere, norbaitek ikerketa egingo balu Izaskunek jarritako estekan…

  • Bisita merezi dik

  • Irakurtzea merezi din

  • i wish i could understand your language…is it available in ENGLISH?